Artikulu hau Cáceresko jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Galartza (argipena)».

Galarza jauregia eta Galarza dorrea, dorre handi bat duen Cáceres hiriko jauregi bat da, hirian Casa de los Trucos eta Casa de la Iglesia izenekin ere ezaguna. Ezponda jeneralaren kalean, Plaza Nagusitik gertu. Ondoan ditu Palacio de la Isla delakoa, Camarenako Markesen jaurega, Santo Domingo eliza eta Concepción plaza.

Galarza jauregia
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaCáceresko probintzia
UdalerriaCáceres
Koordenatuak39°28′33″N 6°22′21″W / 39.475792°N 6.372547°W / 39.475792; -6.372547
Map
Ondarea
BICRI-53-0000016-00002

Historia

aldatu

Eraikin honen historia 15. mendean abiatzen da, Sergas Cohen izeneko bankari juduak (Caceresko azken errabinoak) bere familiarentzako etxe bat eraiki zuelarik hiriko harresietatik kanpo. Baina Errege Katolikoen mandatuagatik Iberiar penintsulako juduak kanporatzeko dekretuaren ondoren (1492), familiak juduak bere etxea saldu behar izan zuen, Diego González Messía aberatsak erosi zuen.[1]

16. mendean, mende hasieran nobleziako Dávila familia kristau eta aberatsak erosi zuen, eta etxea jabez aldatu zen berriro mende amaieran, Galarza apezpikuak erosi zuelarik (eraikinak bere izena hartu zuelarik). Galarzak bere familiari oparitu zion.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Floriano, Santos Benítez. (2021-11-10). «Palacio de Galarza (Casa de los trucos)» El Periódico Extremadura (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).

Kanpo estekak

aldatu