Galapagoetako plaka, mikroplaka tektoniko bat da, Ozeano Barearen ekialdean dagoena, Mexikotik hegoaldera eta Ekuadorren mendebaldean. Galapago uharteak ez daude plakan bertan, baizik eta ekialderago. Galagoetako plakak 0,00036 estereorradianeko hedadura du. Nazca Plakari lotua dago, eta litosfera ozeanikoz osatua dago erabat.

Galapagoetako plakaren mapa

Mugakide ditu Pazifikoko plaka, Nazcako plaka eta Cocosko plaka.

Beste plakekin dituen mugak, Ozeano Bareko Ekialdeko dortsalak eratzen ditu. Galapagoetako uharteetako dortsalak Galapagoetako plakaren aurka talka egiten du.

Galapagoetako plakaren iparraldea dortsal batek banatuta dauka plakaren gainerako eremutik. Zati hori, batzuetan, beste mikroplaka bat dela jotzen da: Galapagoetako iparraldeko plaka.

Galapagoetako plaka, milioi bat urteko, 5,2750º-ko errotazio abiaduran mugitzen da, 09º 40' ipar latitudean eta 79º 69' eki longitudean kokatutako polo baten arabera.

Kanpo estekak aldatu