Gaizkileen Galtzada

Eleberri historikoa

Gaizkileen Galtzada. Leitzako dorreak 2023an Garazi Albizua plazaratu zuen eleberri historikoaren izenburua da. Bertan historia fikzionatu bat egiten du, eta makina bat gai landu ditu, XIV. mendeko gaizkileez, bidelapurrez, ahaide nagusien botereaz, eta haien arteko trikimailu maltzurrez aritzeko, bai eta gari hartako goseteaz, eta pobreziaz ere.

Gaizkileen Galtzada
Jatorria
Egilea(k)Garazi Albizua
Argitaratze-data2023
IzenburuaGaizkileen Galtzada. Leitzako dorreak
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusiaLeitza

Lanaren jatorria

aldatu

2021. urtean Udalbiltzak antolatutako Geuretik sortuak deialdia irabazi zuen egileak. Deialdiaren xedea hiru asteko egonaldi literarioa egitea zen Euskal Herriko herri batean. Albizuari Leitza egokitu zitzaion eta Harria mito ipuinak idatzi zituen. Orduko alkateak, Mikel Zabaletak, fikzio historikoko eleberria idaztea proposatu zion. Izan ere, Iñaki Sagredo historialariak herriko Iberoko dorrearen inguruan ikerketa egiten ari zen, eta proiektu horri lotuta, eleberri bat idaztea otu zitzaien. Hasieran batean Leitzako dorreak izenburua hartu zuen lanak baina, ondoren, buelta bat eman zion izenburuari eta Gaizkileen galtzada. Leitzako dorreak jartzea erabaki zuen.[1]

Lanean Leitzan egondako hiru eraikin historiko agertu behar ziren, XIV mendekoak. Hori aitzakia hartuta eraikin horiek biltzen zituzten protagonistak eta aferak kontatu nahi izan zuen egileak, hiru zati berezitan. "Burdinola", "Gotor etxea" eta "Torrea", ataletan, hain zuzen. Narrazioa eraikitzeko Iñaki Sagredoren lana oinarria izan da.[1]

Ezaugarriak

aldatu

Marrazkiak Amaia Ballesterosek egin ditu. Hasieran proiektua gazteei zuzenduta bazegoen ere, azkenean publiko zabalari eskainita dago. Pamiela argitaletxeak plazaratu du eta 192 or. ditu. ISBN: 978-84-9172-362-2.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • [1] Juanra Madariagak Garazi Albizuari egindako elkarrizketa: "Gaizkileen Galtzada. Leitzako dorreak", Bilbao aldizkaria. 2024/06, "Pérgola" gehigarrian, 10. or.