Gaio Flavio Fimbria Erromatar Errepublikako politikari eta militar bat izan zen. Fimbria Gaio Marioren aldekoa izan zen eta Lehen Gerra Mitridatikoan borrokatu zuen.

Gaio Flavio Fimbria
Antzinako Erromako senataria


praefectus equitum (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. II. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaPergamo, K.a. 84 ( urte)
Heriotza moduasuizidioa
Familia
AitaGaius Flavius Fimbria
Amaezezaguna
Haurrideak
LeinuaFlavii Fimbriae (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Bere aita Gaio Flavio Fimbria kontsul erromatar izan zen Gaio Mariorekin batera. Fimbria semea Luzio Valerio Flakoren legatu bezala bidalia izan zen Lehen Gerra Mitridatikoan borrokatzera, baina berarekin gatazka izan zuen eta kaleratua izan zen. Flako ez zegoela probestuz, Fimbriak nahigabea sortu zuen tropetan komandantearen zorroztasuna eta diruzalekeriaren ondorioz. Flako bere soldaduek hil zuten Nikomedian. Flako hila izan ondoren, Fimbriak berak hartu zuen tropen agintaritza eta zenbait arrakasta lortu zituen Mitridates VI.aren aurka, Pitanen, Eoliako kostaldean garaitu zuena, eta ziuraski harrapatu egingo zuen Luzio Kornelio Silaren jenerala zen Luzio Lizinio Lukulok bere flotarekin lagundu izan balu.

Fimbriak oso modu krudelean tratatu zituen Mitridatesen edo Silaren aldi jarri zirenen asiarrak. Erromatarra zela argudiatuz Troiako ateak ireki izana lortu ondoren, eta erromatar bezala tratu adiskidetsu bat emango ziela agindu ondoren hiriko biztanle guztiak sarraskitu zituen eta hiria suntsitu zuen erroetaraino errez. K. a. 84an, Dardanoseko Hitzarmena sinatu ondoren, honen bidez Lehen Gerra Mitridatikoa amaitutzat ematen zelarik, Silak Fimbria begiz jo zuen eta bere posiziora joan zen herritar jenerala hiltzeko asmoz. Fimbriak, ihes egiteko modurik ez zegoela ikusirik, bere buruaz beste egin zuen. Bere tropek Errepublika garaian zerbitzatu zuten Asiako probintzian Hirugarren Gerra Mitridatikoa amaitu arte.