Gaetan Vestris (Florentzia, 1729ko apirilaren 18a - Paris, 1808) frantses dantzaria izan zen, Italian jaioa. Vienan eta Stuttgarten bizi ondoren, 1740. urte inguruan Frantzian hartu zuen bizilekua. Louis Duprérekin dantza-ikasketak egin, eta 1748. urtean egin zuen aurkezpena Parisko Operan. Akrobazia harrigarrienak egiteko gauza zen, baina nahiago izaten zituen dantza geldo arranditsuak. Mimo bikaina zen, eta bera izan zen mozorroa kentzen lehena, aurpegiaren adierazkortasunari balioa eman nahian. 1770-1776. urteetan Parisko Operako maisu eta ballet-egilea izan zen, eta 1776-1781. urteetan hango lehen dantzaria.

Gaetan Vestris

Bizitza
JaiotzaFlorentzia1729ko apirilaren 18a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1808ko irailaren 23a (79 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Rose Vestris (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Louis Dupré (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria, koreografoa eta ballet-irakaslea
Lantokia(k)Viena

Find a Grave: 22396 Edit the value on Wikidata


Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaetan Vestris