Gabriele Faehnrich

Alemaniar gimnasta artistikoa

Gabriele Faehnrich (Hoyerswerda, Alemania, 1968ko apirilaren 8a) alemaniar gimnasta artistikoa da, barra asimetrikoen proban espezialista. 1985ean munduko txapeldun izatea lortu zuen, Ekialdeko Alemaniarekin lehiatuz.[1]

Gabriele Faehnrich
Bizitza
JaiotzaHoyerswerda1968ko apirilaren 8a (55 urte)
Herrialdea Alemania
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Jasotako sariak

Olympic.org: gabriele-fahnrich Edit the value on Wikidata

Kirola ibilbidea aldatu

1983 aldatu

Budapesteko 1983ko Munduko Txapelketan, taldekako lehiaketan brontzea irabazi zuen, Sobietar Batasunaren eta Errumaniaren ondoren. Taldekideak: Maxi Gnauck, Astrid Heese, Diana Morawe, Silvia Rau eta Bettina Schieferdecker izan ziren.

1985 aldatu

Montrealgo Munduko Txapelketan, 1985ean, urrea irabazi zuen barra asimetrikoetan, Dagmar Kersten (zilarra) herrikidearen eta Hana Ricna (brontzea) txekoslovakiarraren aurretik eta brontzea, taldekakoetan , Sobietar Batasunaren eta Errumaniaren ondoren. Taldekideak: Jana Furhmann, Martina Jentsch, Dagmar Kersten, Ulrike Klotz eta Jana Vogel izan ziren.

1987 aldatu

Rotterdameko 1987ko Munduko Txapelketan, taldekako brontzea irabazi zuen, Errumaniaren (urrea) eta Sobietar Batasunaren (zilarra) atzetik. Taldekideak: Dörte Thümmler, Ulrike Klotz, Martina Jentsch, Klaudia Rappy eta Astrid Heese izan ziren.

1988 aldatu

1988ko Seulgo (Ipar Korea) Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina lortu zuen,Sobietar Batasunaren eta Errumaniaren ondoren. Taldekideak: Martina Jentsch, Dagmar Kersten, Ulrike Klotz, Betti Schieferdecker eta Dörte Thümmler, besteak beste.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu