Gabriel Zuchtriegel

arkeologo alemaniarra

Gabriel Zuchtriegel (Weingarten, 1981eko ekainaren 24a) arkeologo alemaniarra da, italiar nazionalitatea duena eta 2021eko otsailaren 20tik aurrera Ponpeiako aztarnategi arkeologikoko zuzendaria dena[1].

Gabriel Zuchtriegel

museo zuzendari


functionary (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaWeingarten1981eko ekainaren 24a (42 urte)
Herrialdea Alemania
BizilekuaNapoli
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
italiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa eta functionary (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)National Archaeological Museum of Paestum (en) Itzuli
University of Basilicata (en) Itzuli
archaeological excavations of Pompeii (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa

Biografia aldatu

Arkeologia klasikoa, historiaurrea eta filologia grekoa ikasi zituen Berlingo Humboldt Unibertsitatean, 2001etik 2006ra bitartean.

2010ean Bonneko Unibertsitatean doktoratu zen Gabi hiri zaharreko aztarnategi arkeologikoari buruzko tesi batekin, bertan indusketa-kanpainak egin ondoren Alemaniar Arkeologia Institutuak emandako beka bati esker. Indusketak egin zituen Selinonte eta Basilicatako Heraklean ere, Basilicatako Unibertsitateko arkeologia greko eta erromatarreko katedrako irakasle laguntzailea izan zen ikasturte akademiko batean (2014-15).

2015ean, Paestumeko Arkeologia Parkeko eta Arkeologia Museo Nazionaleko zuzendari arduradun izendatu zuten. 2020ko uztailaren 15ean italiar nazionalitatea eman zioten.

2021eko otsailaren 20an Ponpeiako indusketa arkeologikoen zuzendari izendatu zuten, Massimo Osannaren ordez.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu