GRAFCET
GRAFCET automatismoak irudikatzeko eta analizatzeko modu bat da; batez ere, sekuentziazko sistemak deskribatzeko, hau da, etapatan zatigarriak direnak. AFCET (frantsesez: Association Française pour la Cybernétique Économique et Technique, Zibernetika Ekonomiko eta Teknikorako Frantziar Elkartea) delako erakunde frantsesak sortu zuen 1977an eta Petri sare modelo matematikoa du oinarri.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/4/4a/Graf7_02.png)
Beraz, GRAFCET automatismoak irudikatzeko lengoaia grafiko bat da eta honakoez osatuta dago:
- Ekintzei lotutako etapak.
- Etapen arteko trantsizioei lotutako trantsizio-baldintzak.
- Etapen eta trantsizioen arteko loturak.
GRAFCET hitza frantsesezko Graphe Fonctionnel de Commande Etapes/Transitions hitzen akronimoa da eta etapa-trantsizioak komandatzeko grafo funtzionala esan nahi du euskaraz.