GPT-3

ikasketa sakona erabiltzen duen hizkuntza-eredua

GPT-3 (Generative Pre-trained Transformer-en 3. bertsioaren laburdura) ikasketa sakona erabiltzen duen hizkuntza-eredu bat da, giza idazketa simulatzen duena testuak sortzeko. Testuak asmatzeko GPT serieko ereduen hirugarren belaunaldia da, OpenAI adimen artifizialeko ikerketa-laborategiak sortua.[1][2]

GPT-3
Jatorria
Sorrera-urtea2020
Argitaratze-data2020
Azken bertsioa175B
Aurkezpen data2020ko maiatzaren 28a
Ezaugarriak
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentzializentzia jabedun
Deskribapena
Honen parte daOpenAI API (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaOpenAI
Fikzioa
Erabiltzen dutransfer learning (en) Itzuli eta unsupervised learning (en) Itzuli
arxiv.org…
Iturri-kodeahttps://github.com/openai/gpt-3
kronologia
GPT-2 (en) Itzuli GPT-3 GPT-4 (en) Itzuli eta ChatGPT

GPT-3ren bertsiorako hizkuntza-ereduan 175.000 milioi ikasketa-parametro doitu dira, segidako aurreko belaunaldian (GPT-2) baino azkoz gehiago. GPT-3 2020ko maiatzean kaleratu zen, eta beta fasean egon zen 2020ko uztailera arte.[3] "Aurrez entrenatutako hizkuntza-errepresentazioa" erabiltzen du, hizkuntzaren prozesamenduko (NLP) joerari jarraituta.

GPT-3k sortzen dituen testuen kalitatea hain da handia, ezen zaila baita gizakiek idatzitakoetatik bereiztea, horrek berekin dakartzan onurak eta arriskuekin. 2020ko maiatzaren 28ko argitalpenean, sortzaileek GPT-3ren balizko arriskuez ohartarazten dute, eta arrisku horiek arintzeko laguntza eskatzen dute. David Chalmers filosofo australiarraren ustez GPT-3 da "inoiz sortu ez den adimen artifizialeko sistema interesgarri eta garrantzitsuenetariko bat".[4]

Bestalde, sortutako zenbait testutan agertutako koherentzia-falta dela-eta, aipatu da GPT-3ren prozesamendua sintaktikoa dela nagusiki, testuaren semantikaren kaltetan.[5]

Berrikuspenak eta kritikak aldatu

2020ko uztailaren 29an, The New York Times egunkariak Farhad Manjooren berrikuspena argitaratu zuen, esanez GPT-3 "harrigarria" eta "izugarria" dela, baita "beldurgarria" ere.[6] Wired aldizkariaren arabera GPT-3k "hotzikarak eragiten ari zen Silicon Valleyn".[7] Euskadi Irratian egindako esperimentuetan "aidetsu eta etengabe kontzientziadun pertsona gisa agertzen da".[8]

MIT Technology Review aldizkariko artikulu batean adierazi zuten GPT-3k ez duela "munduaren ulermenik", eta, beraz, "esaten duena ez dela fidagarria".[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Shead, Sam. (23 de julio de 2020). Why everyone is talking about the A.I. text generator released by an Elon Musk-backed lab. . Se liberaron cuatro preimpresiones entre el 28 de mayo 28 y el 22 julio de 2020
  2. Arrieta, Xabier. (2021-11-18). «OpenAI. Iritsiko al da pertsonek ala makinek hitz egiten diguten bereiziko ez dugun unea?» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  3. Bussler, Frederik. (21 de julio de 2020). «Will GPT-3 Kill Coding?» Towards Data Science.
  4. Chalmers, David. (20 de julio de 2020). «GPT-3 and General Intelligence» Daily Nous.
  5. a b Marcus, Gary; Davis, Ernest. (22 de agosto de 2020). «GPT-3, Bloviator: OpenAI’s language generator has no idea what it’s talking about» MIT Technology Review.
  6. Manjoo, Farhad. (29 de julio de 2020). How Do You Know a Human Wrote This?. ISSN 0362-4331..
  7. Simonite, Tom. (22 de julio de 2020). Did a Person Write This Headline, or a Machine?. ISSN 1059-1028..
  8. «GPT3 adimen artifiziala elkarrizketatu du "Faktoria"k, irrati eta zientzia esperimentazioan» EITB 2022-11-04 (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu