Furo (風呂) edo ofuro (お風呂) japonieraz "bainua" esan nahi duen hitza da. Japoniako bainu bero berezi baten izena (43 °C edo gehiagokoa), gorputzeko tentsioen lasaigarri gisa hartzen dena. Etxeetako ohitura ere bada furo bainua; familiako kide guztiak bainatu ohi dira hurrenez hurren, etxeko zaharrenaren ondoren. Bainu-etxe publikoetan, 10 lagun baino gehiago sartu ohi dira bainu bakoitzean. Garbitasuna zaintzearren, garbitu egin behar da gorputza bainuan sartu aurretik.

cc-by-sa-3.0
Furo tradizional pribatu bat

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu