Funkwhale

Interneteko streaming sistema audio bildumak modu federatuan kudeatzeko

Funkwhale Interneteko streaming sistema bat da audio bildumak modu federatuan kudeatzeko. Streaming bidezko musika libreko zerbitzariak sortzeko euskarria eskaintzen du Funkwhale, auto-ostatua eta federatua den sistema bat sortzeko. Agate Berriot-ek 2015. urtean sortu zuen, Grooveshark auto-ostatatzeko alternatiba gisa.

 Funkwhale
Fitxategi:Baleafunk iluna.png
Jatorria
Azken bertsioa1.4.0
Behar dituVue.js (en) Itzuli
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaPython eta JavaScript
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU Affero General Public License, version 3.0 (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daFedibertso
Euskaraz
Euskarazbai
https://funkwhale.audio
Mastodon: funkwhale@social.funkwhale.audio
Iturri-kodeahttps://dev.funkwhale.audio/funkwhale/funkwhale

Funkwhale audioak entzun eta partekatzeko sare libre eta deszentralizatua da. Fedibertsoaren parte da[1].

Erabiltzaile bakoitzak bere liburutegia du audioak gehitzeko eta, nahi izanez gero, instantzia bereko edo beste bateko beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko.

2018az geroztik, Activity Pub protokoloa du oinarri proiektu honek, eta, horri esker, musika-liburutegiak truka daitezke erakundeen artean, sistema federatua da. Nahiz eta hasiera batean ez zegoen aurreikusita, —liburutegiak instantzia bateko administratzaileek kudeatzen zituzten hasiera batean—, baina orain kontu zehatz bati atxikitzen zaizkio. 2019an zerbitzuak ez du oraindik audio-fitxategiekin etiketak erabiltzeko aukerarik ematen, nahiz eta aurreikusita egon. Irakurketa publikoa ere ez da posible instantzia batean konturik sortu gabe.

Funkwhalek eskaintzen dituen aukeren artean, abesti gogokoenak markatzeko eta erreprodukzio-zerrenda pertsonalizatuak sortzeko aukera nabarmentzen da. Instantzia batean konektatuta zaudenean, instantzia federatu guztien pistak entzun ditzakezu instantziaren cache memorian dagoen biltegiratze-sistema baten bidez.

Zerbitzua bateragarria da APS Subsonic protokoloarekin. Protokolo hau onartzen duten aplikazioetako audioak entzuteko eta telefono adimendun batean, multimedia-zentro batean edo aplikazio bateragarri bat funtziona dezakeen beste edozein gailutan, linean edo lineatik kanpo, entzuteko aukera ematen du.

Funtzionamenduari dagokionez, Python eta Django programazio lengoaiak erabiltzen ditu. Interfaze lehenetsia Javascript eta Vue.js-ekin dago idatzita. Federazioak Activity Pub protokoloa du oinarri. Eta API REST batek musika-liburutegia eta erabiltzaile-kontuak kudeatzen ditu.

Euskal Herrian

aldatu

Baleafunk.eus izan da euskaraz iAmetza-koen eskutik sortu den lehen Funkwhale instantzia[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Baleafunk» Baleafunk - Funkwhale (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu