Fulko Jerusalemgoa
Fulko Jerusalemgoa (latinez: Fulco, frantsesez: Foulque edo Foulques; Angers, c. 1089/92 – Akre, 1143ko azaroaren 13a) Fulko gaztea ere esaten zaio, Anjouko konde (Fulko V.a Anjoukoa) izan zen 1109tik 1129ra eta Jerusalemgo Erresuma Latindarrako erregea izan zen 1131tik hil zen arte. Bere erregealdian Jerusalemgo erresumak lurralde hedadurarik handiena lortu zuen.
Fulko Jerusalemgoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Angers, 1092 | ||||||
Herrialdea | Jerusalemgo Erresuma | ||||||
Heriotza | Akre, 1143ko azaroaren 13a (50/51 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Hilobi Santuaren eliza | ||||||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: zaldi gainetiko erortzea | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Fulk le Réchin | ||||||
Ama | Bertrade of Montfort | ||||||
Ezkontidea(k) | Ermengarde, Countess of Maine (en) (1110 - Melisenda Jerusalemgoa (1129 - | ||||||
Seme-alabak | |||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Leinua | House of Anjou (en) | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | monarka | ||||||
Fulko IV.a Anjoukoa eta Bertrade Montfortekoaren semea izan zen. Anoujouko kondea bihurtu zen 1109an, aita hil ondoren. 1110ean Ermengarde Mainekoarekin ezkondu zen.
Jerusalemera erromes joan zen 1119 edo 1120an eta Zaldun Tenplarioei lotu zitzaien. 1121ean itzuli zen eta tenplarioei diru-laguntzak ematen hasi zen.
1127an, Fulko gurutzatu aberatsa, eskarmentu handiko buruzagi militarra eta alarguna zen. Balduin II.a Jerusalemgoak bere alaba Melisendarekin, tronuaren oinordekoarekin, ezkontzeko eskatu zion. Fulko eta Melisenda 1129ko ekainean ezkondu ziren eta 1131ean Jerusalemgo errege eta erregina bihurtu ziren.
Fulkok bere gain hartu zuen gobernuaren kontrola, emaztea boteretik kanpo utzi zuen eta Anjouko herrikideei mesede egin zien.
Arrakastaz defendatu zituen Erresumaren mugak musulmanen eta bizantziarren aurrean.
1143an ehizan ari zela zalditik erorita hil zen. Fulko eta Melisenda Balduin III.a Jerusalemgoa eta Amalariko I.a Jerusalemgoa erregeen gurasoak izan ziren.