Fulham jauregia
Fulham jauregia (ingelesez: Fulham Palace) Londresko apezpikuen egoitza izan zen 9 mendetan zehar. Hammersmith eta Fulham udalerrian dago, hiriaren mendebaldean.
Fulham jauregia | |
---|---|
Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Hammersmith eta Fulham |
Koordenatuak | 51°28′14″N 0°12′58″W / 51.47044°N 0.21605°W |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Ingalaterrako Eliza |
Arkitektura | |
Estiloa | Tudor architecture (en) |
Azalera | 15,23 ha |
Zerbitzuak | |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1286903 eta 1000133 |
Kontaktua | |
Helbidea | Fulham Palace, Bishops Avenue, London SW6 6EA |
E-posta | mailto:education@fulhampalace.org |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuJauregian egindako indusketek Neolito garaiko aztarnak atera dituzte, bai eta I mendeko erromatar asentamendu bat ere.
VII mendetik aurrera Londresko apezpikuaren lurraldea izan zen baina eraikin baten lehen aipamena XI mendekoa da. Gaur egungo eraiina Richard FitzJames apezpikuak altxatu zuen XVI mendean, baina hainbat zabalkunde eta berriztapen izan ditu.
Jauregiaren lorategiek fama handia zuten dagoeneko XVII mendean.
Lehen Mundu Gerran elikagai biltegia izan zen eta ospital bezala ere erabili izan zuten gerran zauritutako soldaduentzako. Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan zen eta kalte handiak jasan zituen.
1973an apezpikuek jauregia bertan behera utzi zuten eta Hammersmitheko udalak hartu zuen bere baitan. Hasiera batean zaintzarik gabe egon zen baina 2000 hamarkadan berriztatzen plan bat abiatu zen.
Iruditegia
aldatu-
Aurrealdea.
-
Jauregia.
-
Barneko patioa.
-
Barnealdea.
-
Lorategia.
Informazio praktikoa
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Webgune ofiziala