Fulda ibaia

Fulda Hessen alemaniar estatuan hasten den ibaia da. Werra ibaiarekin Hannoversch Münden herrian batzen denean, Weser ibaia sortzen du.

Fulda
Fulda fluss hersfeld.jpg
Datu orokorrak
Garaiera121 m
Luzera218 km
Geografia
Map
Koordenatuak50°29′31″N 9°57′13″E / 50.4919°N 9.9536°E / 50.4919; 9.9536
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Hessen
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera6.947 km²
Arro hidrografikoaWeser Basin (en) Itzuli
Ur-emaria67 m³/s
BokaleaWeser

IturburuaAldatu

Ibai honen iturburua Wasserkuppen dago, Rhön mendietan. Mendi hauek, Hesse, Bavaria eta Turingia artean daude.

IbilbideaAldatu

Bere ibilbidearen lehen herena ipar-mendebalderanzko norantzan egiten du. Ondoren, 36 kilometro inguru, ipar-ekialderantz egiten du, Bad Hersfeld herri inguruan, berriz ipar-mendebalderantz egiten duen arte. Azkenik Kassel herrira heldu baino lehenxeago, berriz, ipar-ekialderantz egiten du, Hannoversch Münden herrian Werra ibaiarekin bat egin eta Weser ibaia sortzen duen arte.

Arroa eta luzeraAldatu

Ibai honen arroak hartzen duen azalera, 6.932 kilometro koadrokoa da. Bere luzera, berriz, Werra ibaiarekin Hannoversch Münden herrian bat egiten duen arte, 218 kilometrokoa da.

Ibilbideko herriakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu