Fukushima Masanori (japonieraz: 福島正則?, 15611624ko abuztuaren 26a) Japoniako historiako Sengoku aroaren amaiera eta Edo aroaren hasiera arteko samurai eta daimyō japoniarra izan zen. Toyotomi Hideyoshiren zerbitzarietako bat izan zen eta 1583ko Shizugatakeko guduan borrokatu zuen, non Shizugatakeko zazpi lantzetako bat bezala ezagutua izan zen.

Fukushima Masanori

Daimyō

Bizitza
JaiotzaFutatsudera (en) Itzuli, 1561
Herrialdea Japonia
BizilekuaMasanori Fukushima Mansion Ruins (en) Itzuli
HeriotzaTakayama (en) Itzuli1624ko abuztuaren 26a (62/63 urte)
Hobiratze lekuaGanshō-in (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: eritasuna
Familia
AitaFukushima Masanobu
AmaQ106650832
Ezkontidea(k)Q108747061 Itzuli
Shosen'in (en) Itzuli  (1604 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaQ11593161 Itzuli
Jarduerak
JarduerakSamuraia
Graduajeneral

Jatorria aldatu

Masanori Owari probintzian jaio zen, eta Fukushima Masanoburen semea zen. Gudu batean, lehen aldiz, Mikiko setioan parte hartu zuen, Harima probintzian, jarraian, Yamasakiko guduan parte hartu zuelarik, eta, gudu honen ondoren, 500 kokuko sari bat eman zioten.

Errekonozimendua "Shizugatakeko Zazpi lantzetako" bat bezala aldatu

1583an gertatu zen Shizugatakeko guduan (Azuchi-Momoyama aroaren zati bat), Masanorik, jeneral etsai baten lehen burua mozteko ohorea izan zuen (Osagato Ieyoshirena zehazki), eta, beraz, bere 500 kokuko saria, 5.000ra igo zitzaion, beste seiek, 3.000 kokuko saria jaso zuten bitartean.

Kanpainak Korean aldatu

Masanorik, Hideyoshiren kanpaina askotan parte hartu zuen, baina Kyushura eginiko espediziora arte ez zen daimyo bihurtu, Iyo probintzian 110.000 kokuko han bat jaso zuenean. Handik gutxira, Korearen inbasioetan parte hartu zuen, non, handik gutxira, sariak jaso zituen Ch'ungjuko guduan izan zuen parte hartzeagatik.

Ondorengo urteak aldatu

Korearen inbasioan parte hartu ondoren, Masanorik, Toyotomi Hidetsuguren exekuzioa bultzatu zuen. 10.000 soldadu zuzendu zituen 1595ean Seigan Tenplua eta Koya mendirantz, eta Hidetsuguk seppuku egin arte zain geratu zen, eta, beraz, 90.000 kokuko gehikuntza jaso zuen bere sarian, Kiyosun Hidetsugurena izan zen hanaz gain, Owari probintzian.

Masanori, Tokugawa Ieyasuren armadara batu zen Sekigaharako guduan, honela, bere lurraldeen domeinua ziurtatu zuelarik, hauek, beranduago, bere ondorengoek galduko zituztelarik Tokugawa shogunerriaren zerbitzura zeuden hatamoto bihurtzean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fukushima Masanori