Fruitu-mazedonia

Fruta-mazedonia» orritik birbideratua)

Fruta-mazedonia[1] zati txikietan moztutako fruten nahasketa bat da, azukrearekin, almibarrekin, likorearekin edo fruta-zukuarekin apaindua. XVIII. mendean sortua, herrialde mediterraneo askotan tipikoa da eta azkenburuko moduan hartzen dute.

Fruitu-mazedonia
Entsalada
Osagaiakfruitua
Artikulu hau errezetari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mazedonia (argipena)».
Fruitu gorrien mazedonia

Fruta mazedonia errezeta

aldatu

6 pertsonentzako

Osagaiak

aldatu
  • Sagarra: 1 zuritu, bihotza kendu eta dadotan.
  • Udarea: 1 zuritu, bihotza kendu eta dadotan.
  • Platanoa: 1 zuritu eta dadotan.
  • Anana: 150 g., zuritu eta bihotza kendu eta dadotan.
  • Meloia: 150 g., zuritu eta dadotan.
  • Marrubia: 150.g, garbitu eta txortena kendua.
  • Mugurdia: 150 g., garbitu eta txortena kendua.
  • Mahatsa: 150 g., erdibitua eta hazia kenduta.
  • Kiwia: 150 g., zuritu eta dadotan.
  • Laranja zukua: 2 iragazia.
  • Limoi zukua: 1 iragazia.

Prestaketa

aldatu
  1. Garbitu eta prestatu fruta bakoitza dagokion moduan.
  2. Jarri denak batera pertz batean, busti limoi eta laranja zukuarekin.
  3. Sartu hozkailura freskatu bitarte eta jateko prest izango da.

Aholkuak

aldatu
  • Urteko garaiaren arabera, mazedonia osatzen duten frutak alda daitezke.
  • Nahi izatera, limoi eta laranja azal birrindu pittin bat gehitu liteke, bata pattarren bat ere.
  • Badago azukrea gehitzen duenik ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009] eta [Jatetxe, Taberna eta Kafetegiak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak

aldatu

gastronomiavasca.net/eu/gastro


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.