Fraternidad Muprespa laneko istripu eta gaixotasun profesionalen mutua da, Gizarte Segurantzak 275 zenbakiarekin onartua.

Fraternidad Muprespa
Datuak
MotaMutualitatea
HerrialdeaEspainia
Agintea
LehendakariaCarlos Espinosa de los Monteros y Bernaldo de Quirós (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formaMutualitate
Historia
Sorrera1929
Sortzailea
webgune ofiziala

Historia

aldatu

Fraternidad Muprespa mutualitatea La Fraternidad (166 zk.) eta Muprespa-Mupag-Previsión (269 zk.) elkartu zirenean sortu zen, 1998ko abenduaren 31n.

La Fraternidad Escolástico Zaldívarrek sortu zuen Bilbon, 1929an. Hasiera batean, mutualitate hau familia egiturako elkarte gisa sortu zen, Gizarte Segurantzaren sisteman laneko istripu eta gaixotasunak kudeatzen laguntzeko. 1980ko hamarkadan eta 1990eko hamarkadaren hasieran, Fraternidad enpresak 14 mutualitate baino gehiago bereganatu zituen, horien artean nabarmentzekoak, adierazgarrienak bakarrik aipatuz, hauek dira:

  • Mutua Almanseña (65 zk.)
  • Mutua Rural (222 zk.)
  • Mutua General Industrial y Agrícola (123 zk.)
  • Seguridad Mutua (93 zk.)
  • Mutua de Empresas Mineras e Industriales (127 zk.)

Muprespa 1990ean sortu zen. Hasieran sektore publikoan bakarrik egiten zuen lan, Industria Institutu Nazionaleko (lehen INI zena) enpresen zati handi bat kudeatuz. 1996an Mupag-Previsión mutualitatearekin elkartu zen, mutualisten zorroa handitzeko asmoz. 1998an enpresako zuzendaritza organoek La Fraternidad enpresarekin elkartzeko erabakia hartu zuten, horrela Fraternidad Muprespa sortuz.

Azkenik, 2006an enpresa banatu egin zen, legearen arabera lan arriskuen prebentzioa eta osasunaren zainketaz arduratzen zen zatiarekin beste elkarte bat egin behar zelako, laneko istripu eta gaixotasunen mutualitatetik kanpo. Orduan sortu zen Fraternidad Mupresparen Prebentzio Elkartea.

Zifrak eta datuak

aldatu

Gaur egun, Fraternidad Muprespak 1,4 milioi langile babesten ditu eta 309.475 konpainiaren zerbitzura dago.

2007. urteko txosten ekonomikoa

aldatu
  • Diru-sarrerak 1066,26 milioi euro.
  • Gastuak 887,58 milioi euro.
  • 500 milioi eurotik gorako kudeaketa erreserbak.

Kanpo estekak

aldatu