Diru sarrera

Diru-sarrera» orritik birbideratua)

Artikulu hau ekonomiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irabazi (argipena)».

Mikroekonomian, irabazia, irabazkina edo diru-sarrera erakunde batek epe jakin batean lortzen duen kontsumo edo aurrezki-aukera da. Normalean, dirutan adierazten da.[1][2][3]

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Diru sarrera gehienetan PFEZ ordaindu behar da.

Etxebizitza eta gizabanakoentzat, diru-sarrerak aldi jakin batean jasotako edozein soldata, onura, interesen ordainketa, alokairua edo bestelako diru-sarrera dira (diru-sarrera gordina ere esaten zaie). Hortik abiatuta, diru-sarrera garbien kontzeptua azaltzen da, diru-sarrera gordinei zergak eta bestelako kenkariak (adibidez, pentsioetarako nahitaezko kontribuzioak) kenduz lortzen dena. Oro har, diru-sarrera garbiak errentaren gaineko zergaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarria dira.

Ekonomia publikoaren esparruan, kontzeptuak diru-kontsumoa ere barne hartzen du, eta hori erabiliko da guztizko sarreraren ordezko gisa.

Enpresen kasuan, diru-sarrera gordinak saldutako ondasunen prezioa dira. Era berean, diru-sarrera garbiak honako kalkulua eginez lortzen dira:

Diru-sarrera garbiak = Diru-sarrera gordinak – (saldutako ondasunen kostua + gastuak + balio-galerak + interesak + zergak).[3]

Definizio ekonomikoak

aldatu

Ekonomian, pertsona batek edo nazio batek metatutako itzulkina da "diru-sarrera faktoriala", "ekoizpen-faktoreetatik" eratortzen dena eta errenta, lanak sortutako soldatak, kapitalaren interesa eta enpresa ekintzaileen irabaziak barne hartzen dituena.[4]

Kontsumitzaileen teorian, diru-sarrera "aurrekontu-murrizketa” izendatzeko erabiltzen den beste termino bat da; hau da, hainbat ondasunen kopuruan eta prezioan gastatu behar den zenbatekoa. Hurrengoa da horretarako oinarrizko ekuazioa, non x eta y ondasunen kopurua diren eta Px eta Py ondasun horien prezioa:

 
Eskari eta eskaintzaren legea adierazten duen grafika.

 


Ekuazio honek bi gauza adierazten ditu. Alde batetik, x ondasunaren unitate bat gehiago erosteak Y ondasunaren   unitate gutxiago erostea suposatuko du. Beste alde batetik, x ondasunaren prezioa jeisten bada y ondasunaren kopuru eta prezio finkoekiko, prezioa jaistea erlatiboa dela ikusten da. Izan ere, eskari eta eskaintzaren lege orokorrak dioenez, X ondasunetik eskatutako kopurua handiagoa izango da prezioa txikiagoa den heinean. Ekuazio hau bi ondasun baino gehiagorekin erabili ahal izateko prestatua dago.

Ekuazioa periodo bat baino gehiagorako erabiltzerakoan, diru-sarrera orokorren hazkundea edo murrizketa ekar ditzake. Adibidez, gerta daiteke banako batek errentagarriagoak diren erabakiak hartuz diru-sarrera kopuru handiago bat lortzea, edo alderantziz.

Diru-sarreren hazkundea

aldatu

Per-capita errentaren zenbatekoa era orokorrean hazi da herrialde guztietan. Diru-sarrera handiagoak izatearen arrazoien artean hezkuntza-maila hobetzea, globalizazioa, egoera politiko onuragarria, askatasun ekonomikoa eta bakea daude.[5] Beraz, garapen handiagoa duten herrialdeetan handiagoak izaten dira diru-sarrerak.[6]

Diru-sarreretan ezberdintasunak

aldatu

Diru-sarreren ezberdintasunak diru-sarrera hauek modu desorekatu batean banatuak egoteari egiten dio erreferentzia. Desoreka hauek hainbat neurriren bitartez neur daitezke, baina, erabilienak Gini indizea eta Lorenz-en kurba dira.

Honekin erlazionaturik, hainbat ekonomialariren ustez, ezinbestekoa da diru-sarreren arteko ezberdintasunak egotea ekonomiaren funtzionamendurako; dena den, desoreka handiegi batek bidezkoa eta errentagarria ez den egoera sozioekonomiko batera eramango du ekonomia.[3] Honakoa saihesteko, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarrirako 10. Helburua-n lan egiten du. [6]

Kontabilitatea

aldatu

Nazioarteko kontabilitate arauen batzordeak, honako definizioa ematen die diru-sarrerei: "Diru-sarrerak kontabilitatean emandako mozkin ekonomikoen hazkundea dira. Haien artean kapital gehikuntzak eragiten dituzten aktiboen sarrera edo hobekuntzak, pasiboen murrizketak edo kapitalaren partaideen ekarpenak daude".

John Hicks-en definizioen arabera, diru-sarrera "denboraldi batean gehienez ere gastatu daitekeen zenbatekoa da, etorkizuneko diru-sarreren kapitalaren balioa (dirutan) bere horretan jarraitzea espero bada".[7]

Terminologiaren historia

aldatu

Hasieran, John Hicks-ek “I” hizkia erabili zuen diru-sarrerei erreferentzia egiteko. Ondoren, 1937.urtean, hainbat froga egin eta gero, Keynes-ek “Y” erabiltzea erabaki zuen. Terminologia horrek gaur egunera arte dirau.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Figura 4.5 Distribución de la carga del impuesto general sobre las ventas como una proporción de gastos de consumo por decil de ingresos» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  2. «Gráfica 4.13. Tipos impositivos medios del impuesto individual sobre la renta por tramos de ingresos (En la relación con la mediana nacional de las rentas del trabajo)» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  3. a b c Levine Leiter, Elaine. (2013-01-22). «La Crisis del Estado del Bienestar. Varios autores» Problemas del Desarrollo. Revista Latinoamericana de Economía 20 (77)  doi:10.22201/iiec.20078951e.1989.77.35320. ISSN 2007-8951. (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  4. Carmona Muñoz, Diana Milena; Vera Leyton, Marcos. (2017). «Evaluación de los factores de riesgo en los activos de renta variable que conforman el índice S&P MILA 40: aplicación del modelo de tres factores de Fama y French en el periodo 2009-2013» Revista Finanzas y Política Económica: 301–317.  doi:10.14718/revfinanzpolitecon.2017.9.2.5. ISSN 2248-6046. (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  5. Shankar, P. Ravi. (2015-06-10). «Gapminder: Understanding Health through Interactive Statistics» Education in Medicine Journal 7 (2)  doi:10.5959/eimj.v7i2.342. ISSN 2180-1932. (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  6. a b «Lista de los Objetivos de Desarrollo del Milenio y de las metas e indicadores del Objetivo 8» Grupo de Tareas Sobre el Desfase en el Logro de los Objetivos de Desarrollo del Milenio Informe de 2013 (UN): 9–10. 2013-12-31 (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  7. Carmona García, Manuel. (2017-11-20). «El objeto en el marco de la vida» Cuaderno de Notas (18): 186.  doi:10.20868/cn.2017.3607. ISSN 1138-1590. (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).

Kanpo estekak

aldatu