Frascatiko Eskuliburua

Frascatiko Eskuliburua[1] ikerketa, garapena eta berrikuntza motak eta arloak definitzen dituen dokumentua da. Halaber, I+G+b gastuak zeintzuk diren ezartzen ditu, eta bere neurketa egiteko metologiak eskaini. Eskuliburua Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak[2] prestatu eta argitaratu zuen.

Historia aldatu

1963ko ekainean, Lankidetza ekonomikoaren eta garapenaren aldeko erakundeko (OECD - Organisation for Economic Co-operation and Development)[3] adituek eta Zientzia eta Teknologiaren Adierazleei buruzko aditu nazionalen taldearekin (NESTI - National Experts on Science and Technology Indicators) elkartu ziren Italiako Frascati hirian. Christopher Freemanek idatzitako dokumentu baten oinarrituta, Frascati Eskuliburuaren lehen bertsioa idatzi zuten, ofizialki Ikerketa eta Garapen Esperimentalen Ikerketarako Proiektu Estandarra izenez ezagutzen dena. Urte batzuk igaro ondoren eguneratu egin zen, eta 2015ean seigarren edizioa argitaratu zen.

Edukiak aldatu

Frascati Eskuliburuak aurrekontuak sailkatzen ditu, I+G+b era orokorrean hartuta. Eta horretarako, honako azterketan sakontzen du:[4]

- I+G+b definitu eta neurtu: jarraibide orokorrak.

- I+G+b identifikatzeko kontzeptuak eta definizioak

- Sektore instituzionalak eta I+G+b estatistiken sailkapenak

- I+G+b gastuen kalkulua: exekuzio eta finantzaketa iturriak

- I+G+bko langileen neurketa: langileak eta kanpoko laguntzaileak

- I+G+b neurtzea: metodologiak eta prozedurak

- I+G+b  neurtzea: sektorerako orientazio espezifikoa

- Enpresa sektorearen I+G+b

- Enpresa publikoaren I+G+b

- Goi-mailako hezkuntzako I+G+b

- Irabazi asmorik gabeko sektore pribatuan I+G+b

Definizio orokorra aldatu

I+G+b sormen eta lan sistematikoa egitea da, ezagutzaren bolumena handitzeko helburuarekin (gizateriaren, kulturaren eta gizartearen ezagutza barne), eta eskuragarri dauden ezagutzetan oinarritutako aplikazio berriak diseinatzeko helburuarekin.

I+G+b jarduerak identifikatzen dituzten ezaugarri komun multzo bat dago, partehartzaile ezberdinek egiten dituzten arren. Helburu espezifikoak eta orokorrak lortzera bideratu behar dira I+G+b jarduerak. Beti ari da aurkikuntza berrietan, jatorrizko kontzeptuetan oinarrituta (eta horien interpretazioa) edo hipotesietan. Bere azken emaitza, neurri handi batean, zalantzazkoa da (edo, gutxienez, helburua lortzeko denbora eta baliabide kopuruari dagokionez). I+G+b kontsideratzeko.

Jarduera batek oinarrizko bost irizpide bete behar ditu: berria izatea, sormenezkoa, ziurtasun gabea, sistematikoa, transferigarria, eta/edo erreproduzigarria.

Hiru ikerketa mota aldatu

 
Albert Einstein Vienan 1921ean

Eskuliburuak honako hiru definizio hauek ematen ditu: oinarrizko ikerketa, ikerketa aplikatua, eta ikerketa eta garapena. Bertan dabiltzan pertsonei dagokienez, berriz: ikertzaileak, teknikariak, eta langile laguntzaileak.

Oinarrizko ikerketa aldatu

Oinarrizko ikerketa lan esperimental edo teorikoek osatzen dute, eta horri buruzko ezagutza berriak lortzeko egiten dira batez ere, aplikazio edo erabilera zehatzik emateko asmorik gabe.[5]

Oinarrizko ikerketak propietateak, egiturak eta harremanak aztertzen ditu, hipotesiak, teoriak edo legeak formulatu eta probatzeko helburuarekin. Orokorrean, oinarrizko ikerketen emaitzak ez dira salgai jartzen, baizik eta normalean aldizkari zientifikoetan argitaratzen edo zabaltzen dira,interesa duten lankideei zuzenean eskaintzeko. Naiz eta batzuetan, oinarrizko informazioa segurtasun nazionalaren arrazoiengatik mugatua izan.

Helburuak ezartzeko, ikertzaileak askatasuna izatea espero da, eta orokorrean ikerketa mota unibertsitateetan edo administrazioko zentru berezietan egiten da. Ikerketa hauek, enpresetarako baliogarriak izateko epe ertain edo luzera dira.[6]

Ikerketa aplikatua aldatu

- Ikerketa aplikatua jatorrizko ikerketa da, helburu praktiko jakin batera bideratutako jakintza berriak eskuratzeko. Hala ere, nagusiki helburu zehatz edo helburu praktiko baterantz zuzentzen da. Ikerketa aplikatua oinarrizko ikerketen emaitzen erabilerak edo berriak zehazteko egiten da, posible den zehazteko. Arlo honek, ikerketaren inguruan dauden ezagutzak eta bere ingurukoak aintzat hartzea dakar, sakontzea, arazo zehatzak konpontzeko ahaleginean.

Ikerketa aplikatuak ideiak garatzen ditu, eta lortutako ezagutzak jabetza intelektualeko tresnekin babestu daitezke, besteak beste patenteak eta konfidentzialtasun akordioak. Ikerketa hauek, enpresetarako baliogarriak urte batetik bostera bitartean izan daitezke.

Berrikuntza aldatu

- Berrikuntza edo garapen esperimentala[7] ahalegin sistematikoa da, ikerketatik edo esperientzia praktikoetatik sortutako ezagutzetan oinarrituta, material, produktu, gailu, prozesu, sistema edo zerbitzu berriak edo hobetuak sortzera zuzenduta. Honek berritasuna, sormena, ziurgabetasuna, sistematikoa eta errepikatu ahal izatea dakar.

Garapen esperimentalaren kontzeptua ez da nahastu behar "aurreprodukzioaren garapena"rekin, hau da, produkzioa prozsesuan sartu aurretik egiten diren produktu edo sistema bateko lan ez-esperimentalarkin. Hala ere, industria sektore batzuetan zaila da bien arteko mugak zehaztea, hots, garapen esperimentala eta aurreprodukzioaren garapena. Berrikuntza hauek, enpresetarako baliogarriak urte baten barnean izan daitezke.

Ikerketa-arloak aldatu

Eskuliburuak ikerketen arloak ere antolatzen ditu[8], matematikatik literaturara, kategoria nagusietan eta azpiataletan. 2002ko Frascati Eskuliburuak “Zientzien eremuak“ (Field of Science - FOS) sailkapena gehitu zuen. Hainbat berrikuspen egin ondoren, 2007ko otsailean argitaratu zen Zientzia eta Teknologia Berrikusitako Zientzia eta Teknologia (FOS) sailkapena, talde nagusi hauek osatuta:1. Natura zientziak

2. Ingeniaritza eta teknologia[9]

3. Medikuntza eta Osasun zientziak

4. Nekazaritza zientziak

5. Giza zientziak

6. Humanitate zientziak

Industria sektoreak aldatu

Frascati-ren Eskuliburuak I + G + b-ri eskainitako industria-sektoreetako gastu eta langileen baliabideak neurtzeko balio du nagusiki[10]: goi-mailako hezkuntza, gobernua, negozioak eta irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak.

Erabilera aldatu

Frascati Eskuliburuan ematen diren definizioak gobernu gehienak erabiltzen dituzte[8], eta terminologia arrunt gisa balio dute zientzia eta teknologia politika eta garapen ekonomikorako eztabaidak egiteko. Jatorriz ELGAko araua, mundu osoko I + G + b ikasketetan onartutako arau bihurtu da, eta Nazio Batuen eta Europar Batasunarekin lotutako hainbat erakundek erabiltzen dute. 2000. urteaz geroztik, herrialdeen %75 inguruk erabili zuten metodo hau beren aurrekontuei buruzko informazioa partekatzeko.

Azken 40 urteotan, NESTI taldeak "Frascati Familia" izenarekin ezagutzen diren hainbat dokumentu garatu ditu. Horien artean daude I + G (Frascati Manual), berrikuntza (Oslo Eskuliburua), giza baliabideak (Canberra Manual), teknologia, ordainketen oreka eta patenteak, zientzia eta teknologiaren adierazle gisa.

Erreferentziak aldatu

  1. «Frascati Manual 2015 - Guidelines for Collecting and Reporting Data on Research and Experimental Development - en - OECD» www.oecd.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  2. KOYAMA, Junichiro. (2007). «ISSN (International Standard Serial Number), ISSN Network and Japanese National Centre for ISSN» Journal of Information Processing and Management 50 (3): 144–154.  doi:10.1241/johokanri.50.144. ISSN 0021-7298. (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  3. Organisation for Economic Co-Operation and Development (OECD). Springer-Verlag (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  4. Txantiloi:Er Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología, FECYT. (2018). Manual de Frascati 2015. Guía para la recopilación y presentación de información sobre la investigación y el desarrollo experimental.. Editorial MIC, 449 or. ISBN 057-17-100-0..
  5. Txantiloi:Er Herrera Clavero, Francisco. (2019). Epistemología y metodología de la ciencia: la investigación científica.. Univ. de Granada, 255 or. ISBN 9788433864710..
  6. (Ingelesez) Basic Research. (Noiz kontsultatua: 27.12.2019).
  7. Estrategia lean : utilizar lean para crear ventaja competitiva, generar innovación y facilitar el crecimiento sostenible. ISBN 978-84-16904-90-7. PMC 1080936106. (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  8. a b Organisation for Economic Co-operation and Development.. (2010). Frascati Manual 2002 : Proposed Standard Practice for Surveys on Research and Experimental Development (Chinese version). Ministry of Science and Technology, China ISBN 978-7-5023-6568-4. PMC 721884643. (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  9. Handbook of quantitative science and technology research : the use of publication and patent statistics in studies of S & T systems. Kluwer Academic Publishers 2004 ISBN 978-1-4020-2702-4. PMC 317384282. (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  10. Derecho de la I+D+i, investigación, desarrollo e innovación cuestiones jurídicas actuales relacionadas con propiedad industrial y transferencias de tecnología. (1a. ed. argitaraldia) Bosch 2010 ISBN 978-84-9790-775-0. PMC 776678832. (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).

Kanpo estekak aldatu