Frantzisko Egia Beaumont

Frantzisko Egia Beaumont (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1602Napoli, c. 1652) militarra eta idazlea izan zen. Bi urtez Italian gerran aritu ondoren Frantziako eta Kataluniako borroketan jardun zuen, Espainiako erregearen zerbitzuan. Erregezalea zen; Defensa de la verdad contra la proclamación y triunfos de la monarquía de Felipe IV obra idatzi zuen katalanen erasoei aurre egitearren. Komediak ere idatzi zituen: La fe en Pamplona y su primer obispo; Emblemas de San Fermín; Historias del Serenísimo Príncipe Don Carlos de Navarra; El monstruo español en minas y combates, Felice en armas y desgraciado en ellas; Guerras en España y Francia por la parte de Labort, Navarra, la Provincia y Perpiñán, 1634-1642. Obra hauen aztarnarik ez da geratu ordea. Harena da, halaber, Estrella cautiva o historia de la ciudad de Estella y su Merindad obra luzea (1644); lan hau ez da oraindik argitara eman.

Frantzisko Egia Beaumont
Bizitza
JaiotzaLizarra, 1602
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaNapolic. 1652 (49/50 urte)
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta idazlea

ErreferentziakAldatu