Francisco Bergamín kalea (Iruñea)
Francisco Bergamín kalea Nafarroako hiriburua den Iruñeko Bigarren Zabalgunean dagoen kale bat da.
Kokapena | |
---|---|
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Izena
aldatuIzena Francisco Bergamín García (1855-1937) malagar ministro, abokatu eta politikariaren omenez darama.
Kokalekua
aldatuSan Ignazio etorbidea, Orreaga etorbidea, Gartzia Ximenez kalea eta García Castañón kalearen arteko elkargunean hasi eta Taxoare kalea eta Larrabide kalearen arteko elkargunean amaitzen da. Honako kaleek zeharkatzen dute: Emilio Arrieta kalea, Nafarroa Behereko etorbidea, Leire kalea, Navarro Villoslada kalea, San Fermin kalea, Tafalla kalea, Felipe Gorriti kalea, Amaiurko Gaztelua kalea, Galizia etorbidea, González Tablas kalea eta Agoitz kalea.
Paulino Caballero kalea eta Zangoza kalearekiko paraleloki doa.
Ondarea
aldatuKale honetan honako eraikina eta plaza hauek daude:
- Aurora eraikina
- Francisco Bergamín kalearen 2. zenbakiko etxea
- Bianako Printzearen plaza
- Gurutz plaza
- San Migel eliza