Fracassi etxea (gaztelaniaz: Casa Fracassi) Santa Feko probintziako Rosarioko erdigunean dagoen etxe ospetsua da. Ángel Guido arkitektoak 1925an diseinatu zuen. Estiloa eklektikoa eta neokoloniala da.

Fracassi etxea
Etxea aurretik ikusita.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Argentina
Argentinar probintziaSanta Fe probintzia
Argentinar departamentuaRosario Department
Argentinako hiriRosario
Koordenatuak32°56′53″S 60°38′34″W / 32.94803°S 60.64281°W / -32.94803; -60.64281
Map
Arkitektura
ArkitektoaÁngel Guido (en) Itzuli
Solairuak3
1
Webgune ofiziala


Historia aldatu

Ángel Guidok diseinatutakoa, Víctor Avalleren eskuetan egon zen; azken honek 1925ean bukatu zuen. Barrualdea Alfredo Guidok, Ángelen anaiak, margotu zuen. Etxean margolariaren mural batekin batera Luis Rovatti eskultorearen eta José de Bikandi zeramikagilearen lanak ikus daitezke. Beheko solairuan merkatal gunea kokatu zen eta goiko solairuan Teodoro Fracassi psikiatraren etxea zegoen; azken honek izena eman zion etxeari zeren eta, berez, etxea berarena zen. Hiriko ondarea izendatuta, gaur egun kulturgune moduko funtzioak betetzen ditu.[1]

Murala aldatu

1927an margotua Alfredo Guidok, Andeetako paisaiak erakusten ditu: Limako katedrala, inauterietako irudiak, festa desberdinak... Muralaren beste aldean Titicacaren paisaiak jasotzen dira.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu