Fouta zaldia Senegal aldeko bertako zaldi arraza bat da. Bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Fouta
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Senegal
SinonimoakFouta zaldia. Fountanké.
Sakontzeko, irakurri: «Poni»

Fouta zaldien beste izen bat "Foutanké" da. Mendebaldeko Afrikako zaldi hauek arinak dira eta beraien jatorrian berberiar zaldiak daude.

Fota arrazaren bi barietate daude; M'Bayar eta Fleuve zaldi motak hain zuzen, biak Senegalen hedatzen dira.[1].

Fleuve motak bertako ponien eta zaldi berberiarren arteko nahasketa du jatorri.

Senegalgo poni gehienak arinak badira ere, beraien jatorri arabiarra dela eta, hainbat zaldi astunagoak dira, gurdi eta zama astunekin ibili beharraren ondorioz aukeratutako abereak izanik.

Zaldi hauek oso garrantzitsuak dira bertako biztanleen ekonomiarako, mota guztiko zamak eramaten bait dituzte batetik bestera[2].

Ezaugarriak aldatu

  • Tamaina soin gurutzera: 135cm-145cm.
  • Koloreak: Gaiztankara, beltza eta argiak.

Zabalpena aldatu

M'Bayar poniak Senegalgo Baol eskualdeko poni mota bat da. Fleuveko poniak berriz bertako poni arinak dira, bertako aurreneko ponietan dute jatorri, beti berberiar zaldirekin nahasturiko abereak izanik.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Mason, I.L. 1996. A World Dictionary of Livestock Breeds, Types and Varieties. Fourth Edition. C.A.B International. 273 pp.
  2. http://saintlouisetmoi.over-blog.com/article-le-cheval-du-fouta-ou-du-fleuve-senegal-64174387.html