Fort Crown Point 1759an Saint-Frédéric gotorlekua suntsitu ondoren haren ondoan, eraikitako gotorleku britainiarra da. Frantzia Berritik hartutako eskualdea kontrolatzeko altxatu zen. Crown Point Gule Historikoak kudeatzen du gunea.

Fort Crown Point
 AEBko Leku Historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
County of New YorkEssex konderria (New York)
Ameriketako Estatu Batuetako herriCrown Point (New York)
Koordenatuak44°01′44″N 73°25′52″W / 44.029°N 73.431°W / 44.029; -73.431
Map
Ondarea
AEBko Leku Historikoa68000033
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Lehenengo gotorlekua, Saint-Frédéric, bertan eraiki zuten 1730ean, hamabi oineko lodierako harresiekin. Indar britainiarrek bi aldiz eraso zuten gotorlekua Zazpi Urteko Gerran, Frantziako eta Kanadako indarrek gotorlekua suntsitu baino lehen 1759ko udan .

Fort Crown Point Britainiar armadak eraiki zuen Jeffery Amherst -en agindupean, Fort Carillon hartu eta Saint-Frédéric gotorlekua suntsitu ondoren. Amherstek gotorlekuaren eraikuntza erabili zuen bere gizonak 1759ko neguan zehar lan egin dezaten, Kanadako eta Frantziako tropak iparralderago Kanadara bultzatuz.

Gotorlekua ez zen inoiz erasotu edo mehatxatu. Zazpi Urteko Gerraren ostean ingelesek soldadu kopuru txiki bat mantendu zuten, eta horiek erraz errenditu ziren Seth Warner kapitainari eta bere 100 Green Mountain Boys-ri 1775eko maiatzaren 12an. Britainiarrek eskura zituzten 111 pistola atzeman zituzten. Gotorlekua Benedict Arnold jeneralak erabili zuen Champlain lakuko itsas guduan . 1776an Valcour uharteko guduan itsas armada suntsitu ondoren, gotorlekua abandonatu zuten britainiarrek 1777an. 1780an behin betiko abandonatu zuten.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu