Flandriako azoka eta ikuztegia

Joos Momperren margolana

Flandriako azoka eta ikuztegia Joos Momper margolari flandiarraren margolana da. 1620. hamarkadan egin zuen.[1] Espezialista batzuen ustez Momperren eta Jan Brueghel Zaharraren arteko kolaborazioaren fruitua izan daiteke. Bigarren honen eragina, behintzat, nabaria da. Gaur egun Madrilgo Pradoko museoan erakusten da. Erabilitako teknika olio mihise gainean da.[2]

Flandriako azoka eta ikuztegia
Jatorria
Sortzailea(k)Jan Brueghel Zaharra eta Joos Momper
Sorrera-urtea1620
IzenburuaMarktplein en bleekveld in Vlaanderen eta Market place and bleaching field in Flanders
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak166 (altuera) × 194 (zabalera) cm
Genero artistikoapaisaia margolaritza eta genero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass25I2, 46C13141, 25H17:41D422 eta 45H3
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
Madrilgo Errege Jauregia (1814)
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP001443
JabeaFernando VII.a Espainiakoa
Historia
ErakusketakSplendors of Spain and Belgian villages, 1500-1700 (en) Itzuli

Historia

aldatu

Margolana gaur egun Madrilgo Prado museoan dago. Errege Bildumaren parte izan zen XVIII. mendearen hasieratik gutxienez, Zarzuela jauregian zegoenean.

Deskribapena

aldatu

Margolanak tamaina handia du: 166x194 zm.

Paisaia-pinturaren eta genero-pinturaren arteko nahasketa da obra hau. Flandrian ohikoa zen arropa zuritzea landetan. Pertsonek oihalak zabaltzen zituzten eremu batean, zuritzeko. Horretarako espazio irekia erabiltzen zen non, eguzki-argiaren eraginez, oihalak garbitzen eta zuritzen ziren.[3]

Zuriketa-eremuak ere ohikoak ziren Ingalaterrako iparraldean. Flandestarrek hara emigratu zuten Erdi Aroan eta Aro Modernoaren hasieran; adibidez, uste da Whitefield hiriaren izena, Manchesterren kanpoaldean, kolono flandestarrek erabilitako Erdi Aroko zuritze-eremuetatik datorrela.[4]

Ezkerrean, margoak hiriko merkatu zalapartatsu bat irudikatzen du. Kontraste atsegina dago merkatu biziaren eta frenetikoaren eta zuritze-eremu lasaiaren artean; baita lehen planoaren eta zeru garaiaren artean ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. https://www.wga.hu/frames-e.html?/html/m/momper/josse2/market.html
  2. https://rkd.nl/en/explore/images/record?query=Joos+de+Momper+Prado&start=0
  3. Aspin, Chris (1981), The Cotton Industry. Shire Publications, 24.or. [1]
  4. Wilson, John F (1979), A History of Whitefield, John F Wilson, ISBN 0-9506795-1-8.

Kanpo estekak

aldatu