Flamenkologia

Flamenkologia flamenkoa aztertzeko, ikertzeko, dokumentazioa biltzeko eta zabaltzeko asmoaz XX. mendeko 50eko hamarkadan sortutako diziplina zientifikoa da.

Espainiako Jerez de la Fronterako flamenkologia katedra.
Flamenkologiaren helburu bat musika mota hau inguruko informazio zientifikoa zabalatzea da.

HastapenakAldatu

Flamenologia hitza Anselmo González Climente idazle argentinarrak erabili zuen lehen aldiz.[1] Egile horrek 1955ean gaiari buruz idatzi zuen liburu bat izenburu horrekin, Flamencología: toros, cante y baile hain zuzen.[2] Lan hori argitaratu zenetik, interes handia piztu zuen flamenkozaleen artean, lehen aldiz musika mota horren historiaren inguruko gai teknikoetan.

Hasieran, flamenkologia arloan bizipen pertsonalei buruzko lan gehiago argitaratu ziren lan zientifikoak baino gehiago. Denborak aurrera egin ahala, azterketa serioetan oinarritutako dokumentu zorrotzagoak agertzen joan ziren, esaterako, musika-teoriari buruzko zenbait lan, gitarren ingurukoak... Halaber, jardunaldiak, batzarrak eta unibertsitate-ikastaroak antolatu ziren. Flamenkologia lehen aldiz goi ikasketen gisa Kordobako Goi Mailako Kontserbatorioan eskaini ziren. Ondoren, flamenkologia katedrak leku desberdinetan sortu ziren: Jerez de la Fronteran, Sevillan, Granadan. Katedra horiek garrantzi handiko sariak ematen dituzte musika mota hori zabaltzeko.

Raquel Cantero izan da flamenkologian doktoretza lortu duen lehen cantaora; titulua Sevillako Unibertsitatean eskuratu zuen. Rafael Hozesek, bestetik, titulazio bera eskuratu zuen gitarraren ikasketen inguruan.

Latinoamerikako estatu desberdinetan ere disziplina hau landu egin da.

Espezialista batzukAldatu

ErreferentziakAldatu

BibliografiaAldatu

  • Esteban, José María. 2007, Breve enciclopedia del flamenco, Madril: Libsa.
  • Mederos, Alicia. 1996, El flamenco, Madridl Acento Editorial.

Kanpo estekakAldatu