First Lego League 1998tik aurrera mundu mailan egiten den errobotika, zientzi eta teknologia lehiaketa da. FIRST Lego Leaguen parte hartzen duten gazte taldeek (10 eta 16 urte bitarteako neska mutilak) proiektu zientifiko bat eta errobotaren inguruko proiektu tekniko bat garatu beharra dauzkate eta bi horiek epaimahaiaren aurrean defendatu.

2009an ospatu zen Bartzelonan lehen aldiz Estatu espainiar mailako FLL jaialdia. Lehen edizio horretatik aurrera Euskadikoa eta Nafarroakoa taldeek parte hartu dute. Gainera, 2010ean Estatu mailako txapelketa Bilbon izan zen eta 2011an Iruñea ondoko Noainen.

2018an Euskadiko First Lego Leagueko egoitza aldatu egin zen eta Euskaltelen egoitzatik Europa batzar zentrora (Gasteizen) mugitu zen .


Ikus, gainera aldatu

  • Mindstorms-ei buruz ala FLL jaialdiari buruz gehiago jakin nahi izanez gero:
  • Lego Mindstorms

Kanpo estekak aldatu