Finantza transakzio edo salerosketa finantzario bat, erosle eta saltzailearen artean ematen den akordio bat da, aktibo bat ordainketa bategatik trukatzeko. Salerosketa finantzarioak, gutxienez bi negozio edo gizabanakoren finantza-estatusetan aldaketak suposatzen ditu. Erosle eta saltzaileak erakunde bereiziak dira eta balio jakin bateko hainbat produktu trukatzen dituzte; esaterako, informazioa, ondasun osagarriak, zerbitzuak edo dirua. Eragiketa hauek, bi zatiko salerosketa gisa ezagutzen dira; lehenengo zatia dirua ematea izanik eta bigarrena ondasunak hartzea.


Salerosketa finantzarioek, kontabilitateko basea eraikitzen laguntzen duten informazio iturri diren dokumentuak sortzen dituzte. Dokumentu horiek, bankuko txeke edo ordaindutako fakturak izan daitezke, besteak beste.

Salerosketak, enpresak eginiko operazioek ondarean duten eraginaren arabera, mota ezberdinekoak izan daitezke:

  • Salerosketa trukakorrak: enpresako kapitalari eragiten ez dioten ekintza kontableak dira, non, ondare kontablean balio aldaketak besterik ez dituzten sortzen. Ondasunak eskura eskuratzen direneko kasuak dira hauek.
  • Salerosketa aldakorrak: enpresako kapitalari eragiten dioten ekintza kontableak dira. Bi motakoak izan daitezke: berezkoak (operazioek sortuta) edo inpropioak (ondarearen jabeak sortuta).
  • Salerosketa mistoak: balore aldaketa eta kapitalaren gehikuntza edo gutxikuntza bat sortzen duten operazioak dira; hau da, salerosketa trukakor eta aldakorrak aldi berean. [1]
  1. (Gaztelaniaz) «Transacciones financieras» es.slideshare.net (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).