Finantza transakzioa erosle eta saltzailearen artean sortzen den akordio, komunikazio edo mugimendua da, non aktibo bat ordainketa batekin trukatzen den. Saltzailea eta eroslea bereizitako entitate edo objektuak dira, eta normalean informazioa, ondasunak, zerbitzuak edo dirua bezalako baliozko produktuak trukatzen dituzte. Ondasunen eta diruaren trukea momentu desberdinetan eginda ere transakzioa izango litzateke. Mota horretako transakzioak bi zati dituela esaten da, lehen zatia dirua ematea da eta bigarrena ondasuna jasotzea.

Kanpo estekak aldatu