Filia
Wikimediako zerrenda artikulua
Filia, psikologiaren ikuspuntutik, gauza edo errealitate jakin batzuenganako erakarpena da. Beldurrak aipatzen dituen fobia hitzaren antonimoa da.
Filia hitza grezieratik dator: φιλία, adiskidetasuna. Euskaraz hainbat hitz sortzeko erabiltzen da, batez ere atzizki bezala. Normalean, hitz berri hauek afektibotasuna duten fenomeno psikologikoei egiten die aipu.
Fil- (Filo-) aurrizki bezala erabili daiteke antzeko hitzak sortzeko.
Biologia
aldatu- Araknofilia: armiarmenganako erakarpena.
- Hematofilia: odolarenganako erakarpena.
- Hidrofilia: urarenganako erakarpena.
- Homofilia: sexu bereko pertsona batenganako erakarpen sexuala.
- Klaustrofilia: toki itxienganako erakarpena.
- Parafilia: sexuaz aparteko erakarpen sexuala.
- Partenofilia: birjinenganako erakarpena.
- Pediofilia: panpinenganako erakarpena.
- Pedofilia: haurrenganako erakarpena.
- Pirofilia: suarenganako erakarpena.
- Traumatofilia: lesioenganako erakarpena.
- Urofilia: gernuarenganako erakarpena.
- Xenofilia: atzerritarrenganako erakarpena.
- Zelofilia: bekaizkeriarenganako erakarpena.
- Zoofilia: animalienganako erakarpena.
Hobbieak
aldatu- Logofilia: hitzenganako maitasuna.
- Teknofilia: teknologiarenganako maitasuna.
- Zinefilia: zinearenganako maitasuna.
Fil- aurrizkia
aldatu- Filantropia: gizakienganako maitasuna.
- Filologia: arrazonamendu edo hizkerarenganako maitasuna.
- Filosofia: jakinduriarenganako maitasuna.