Festara. Bere bertso guzien bilduma
Festara. Bere bertso guzien bilduma Antonio Zavalak Jose Bizente Etxagarai olerkariaren bertso guztien edizioa, 1964an, Auspoa Liburutegian plazaratu zuen.
Festara. Bere bertso guzien bilduma | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | José Vicente Etxagarai |
Argitaratze-data | 1964 |
Izenburua | Festara. Bere bertso guzien bilduma |
Argitaletxea | Auspoa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | bilduma |
Hizkuntza | euskara |
Edukia
aldatuBertsoak kronogikoki jasota daude, 1813tik 1853 arte. Guztira 65 olerki inguru jaso ziren, literaturaren ikuspuntutik ezezik, historikoki era garrantzitsuak. Horrela, Donostiaren txikizioaren gaineko bertsoekin batera, inauteriekin lotutakoak edo Gipuzkoako abesti tradizioan oso errotuta dauden konposizioak daude. Bilketa bi iturrietatik jaso zuen Zavalak: bertso-paperetan jasotakoak eta Euskal Erria aldizkarian argitaratutakoak.
Izenburuarekin lotuta, azalpen bat egin behar da: Etxagarairen beste olerkiak ere badira baina Zavalak ezin izan zituen bildu zeren eta Adrián de Loyarteren familiaren eskuetan zeuden eta hauek ez zioten argaitaratzeko baimenik eman; Loyartarrek zeukaten koadernoak izenburu hau omen zuen: Poesías desde el 1813 cuyo año se quemaron las anteriores en el incendio total de esta ciudad de San Sebastián.[1]
Liburuak, bestetik, Zavalak idatzitako "Hitzaurrea" eta idazlearen biografia labur bat ditu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Zavala, 19 or.