Fernando zirkuan (frantsesez: Au cirque Fernando), Henri de Toulouse-Lautrec frantziar margolariak 1887-1888 tartean egin zuen lana da. Margolana Estatu Batuetako Chicagoko Arte Institutuan erakusten da. Luze-zabala hau da: 98x161 zm. Oihal gaineko olio-margolaritza teknika erabili zuen.

Fernando zirkuan
Jatorria
Sortzailea(k)Henri de Toulouse-Lautrec
Sorrera-urtea1888
IzenburuaEquestrienne (At the Cirque Fernando)
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak98 (altuera) × 161 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass43A373, 46C13141 eta 31D14
Kokapena
LekuaChicagoko Arte Institutua
BildumaChicagoko Arte Institutua
Inbentarioa1925.523

Ezaugarriak aldatu

Zirkuaren munduak beti liluratu zuen Toulouse-Lautrec. 1880ko hamarkadan zirkuaren inguruko lanak egin zituen eta, hurrengo hamarkadan, itzuli zen gai horretara. XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako Edgar Degas, Pablo Picasso edo Georges Pierre Seurat bezalako margolariek inspirazio iturri garrantzitsu bat aurkitu zuten zirkuko eszenetan. Zirkuko babeslekua zen, arazoei ihes egiteko bidea, soziologikoki gai piktoriko bat izatera iritsi zen, hainbat lan bikainetan islatua.

Egileak, amazonak bere zaldiarekin salto egingo duen unea berea irudikatzen du, Toulouse-Lautrecek nahita moztua, gelditua. Inpresionistengan, argazkigintzaren teknika hasiberriaren eraginez, oso ohikoa ziren horrelako eszena geldiaraziak. Margolariak, modelo bezala, bere maitalea zen Suzanne Valadon eta Monsieur Loyal erabili zituen, azken hau zeremonia-maisua edo animalien hezle gisa.[1]

Margolanak "Moulin Rouge" kabareta apaindu zuen hau ireki zenean, 1889an.

Erreferentziak aldatu

Kanpo-estekak aldatu