Felucia, Star Wars film saga ospetsuan agertzen den planeta exotiko bat da. Planeta hau, Star Wars III. Atala: Sithen Mendekua izeneko filmean agertzen da.

Planetaren deskribapen laburra aldatu

Felucia, landare primitibo erraldoiz, landaretza koloreanitzez eta itxura garden eta plastikoaren antzerako itxurako izakiekin betea dago. Eguzkiak distiratzen duenean, giroak, beira koloreanitz bat bezala dizdiratzen du.

Historia aldatu

Klon Gerretan, Merkataritza Gremioaren egoitza nagusi bezala balio izan zuen.

Aayla Secura Jedia eta Bly Komandantea, Errepublika Galaktikoaren infanteriaren buru izan ziren, planeta honetan armada separatista bilatzen. Baina jedia, bere klon soldadu propioek, 66 agindua obedituz hil zuten.

Izenaren jatorria aldatu

George Lucasen irudimen handiaren ondorioz, Steven Spielbergi eginiko keinu bat dela uste da, batzuk diotenaren arabera, Spielbergek, Felucia, E.T. the Extra-Terrestrialen planeta zela esan baitzuen.

Kanpo estekak aldatu