Merkataritza Gremioa Star Warseko fikziozko unibertsoan Errepublika Galaktikoaren aurka borrokatzen duen erakunde bat da.

Etekin eta orokorrean erosotasun handiagoak lortzeko bazkidetu diren korporazio batzuk biltzen ditu. Merkataritza Gremioaren xedea material gordinak lortzea eta birfintzea zen hauek ondoren saltzeko. Gremioko presidentea Shu Mai zen, jomuga handiak zituen emakumezko gossan bat.

Dooku Kondeak bere mugimendu separatista eratu eta bere hitzarmenaren sinatzea Geonosis planetan antolatu zuenean, Shu Maik oso onuragarri ikusi zuen akordio hori eta berehala sinatu zuen. Baina baldintza batekin: bere eraginak ezkutuan egon behar zuen eta gerraren bi alboetan parte hartuko zuen. Bere Spider Droid androideak oso ugari ikusi ziren Geonosiseko guduan zehar Errepublika Galaktikoaren aurkako Klon Gerrak hastean.

Merkataritza Gremioaren egoitza nagusia Felucia planetan zegoen, landare erraldoiz, koloreanitzeko landaretzaz eta mota orotako izakiz beteriko planeta exotiko bat. Klon Gerren amaieran Aayla Secura base honen aurkako eraso baten buru izan zen.

Kanpo estekak aldatu