Felipa de Souza

aktibista portugesa

Filipa de Souza (Tavira, Portugal, 1556 - Brasil, 1600) Inkisizioak «jarduera negargarri»engatik kondenatu egin zuen Brasilgo kolonia portugaldarrean. Gay eta Giza Eskubideen Nazioarteko Batzordearen (International Gay and Lesbian Human Rights Commission) giza eskubideen sariari Felipa de Souza izena eman zaio.

Felipa de Souza
Bizitza
JaiotzaTavira, 1556 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaBrasil, 1600 (43/44 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakaktibista

BizitzaAldatu

Portugalen bizi zela, De Sousa bota egin zuten moja-komentu batetik sodomia leporatuta. Brasilera iritsi zen egunaren zehaztasunik ez dago. Alarguna, alfabetatua (ez zen oso ohikoa garai hartan), bigarren aldiz ezkondu zen Francisco Pires igeltseroarekin, Salvador de Bahian.

1591n, Inkisizio portugaldarra Brasilgo ipar-ekialdera hurbiltzen hasi zen. Haren erdigunea Salvador de Bahian zegoen, garai hartan koloniako hiriburuan. 1591ko abuztuaren 20an, Paula de Sequeiro, 40 urteko kristau zaharra, liburu debekatu bat izateaz akusatuta, Inkisizioaren aurrean bere bekatuak aitortu zituen lehenetariko bat izan zen. Heitor Furtado de Mendonçari egindako aitorpenean Felipa de Souza alarguna aipatu zuen gorputz-pasioko une asko partekatu zituen pertsona gisa, eta bi urte lehenagotik haren maitasun-gutunak jasotzen zituela esan zuen.

Jakitun izanik «sodomiaren krimen lotsagarri eta anormala» heriotza-zigorrarekin zigortua zegoela, baina konfesioek inkisidoreen sinpatia pizten zutela, emakume askok, izuak bultzatuta, De Souzarekin izandako harremanak aitortu zituzten.

Garai hartan 29 emakume zeuden delitu beragatik akusatuta Badiako kapitaintzan. Souzak Salvador herrian mesfidantza handia piztu zuen, antza, auzitegian agertu behar izan zuen akusatuetako bakarra izan baitzen. Epaiketan De Sequeirorekin harreman estua zuela aitortu zuen, eta lotsarik gabe esan zuen harreman horrek maitasun eta gorputz-afektu handia eman zuela.

Errudun deklaratu zuten, eta zigorra Europan antzeko delitu batengatikoa baino arinagoa izan zen. 1592ko urtarrilaren 4an erbesteratu egin zuten. Oinutsik, tunika xume batez jantzita eta eskuan kandela bat piztuta zuela, bere delituak entzun behar izan zituen katedralean, gero pikotari lotu eta publikoki zigortu zuten, herritar guztientzako eredu gisa. Penitentzia moduan, hamabost ostiral eta bederatzi larunbatetan ogia eta ura barau egitea agindu zioten. Gero, Badiako estatutik bota egin zuten, eta «bizioak eta ospe txarra» berarekin eraman zituen. Zigor horiez gain, desohore eta irain publikoak jasan zituen eta epaiketaren kostuak ordaindu behar izan zituen, hau da, marinel baten hileko soldata edo langile baten hiru hilabeteko soldataren parekoa.

Haren akusatzaileak zigor arinagoa izan zuen, Ogasuneko hornitzailearen emaztea izateagatik, antza, 6 eguneko kartzela-zigorra eta 50 kruzado ordaintzera zigortu zuten, baita bi agerpen publiko egitera eta penitentzia batzuk ordaintzera ere.

Luiz Mott irakasle eta antropologo brasildarrak aurkitu zuen historioa.

OmenaldiakAldatu

  • Bere ohoretan, Brasil kolonialeko emakume umiliatuena eta zigortuena izateagatik, 1998an GKEari Felipa de Souza izena eman zioten.
  • Arrazoi beragatik, Gay eta Giza Eskubideen Nazioarteko Batzordeak «Felipa de Souza Saria» sortu zuen, LGBT Giza Eskubideen nazioarteko bereizketa nagusia

Kanpo estekakAldatu