Favicon

nabigatzaileek webguneen url helbide ondoan ezartzen dituzten ikur edo ikono txiki

Favicon (ingelesetik zuzenean mailegatutako neologismoa da: favorite icon > favicon ingelesez 1999an sortutako neologismoa)[1]. Euskaraz ikono gogokoena bezala itzul genezake baina nazioarteko hitza bihurtu da favicon eta euskaraz ere bere horretan erabili ohi da. Web gunearen ikono (txiki)a, fitxaren ikono (txiki)a, URLaren ikonoa ere deitzen zaio, web gune edo web orri jakin bati lotutako ikono txiki bat duen fitxategi arina da.[1][2] Web diseinatzaile batek ikono hori sortu eta web gune (edo web orri) batera karga dezake hainbat bidetatik, eta web nabigatzaile grafikoek hura erabiliko dute url bakoitza errazago ikur txiki baten laguntzaz identifikatzeko.[3] Favicon euskarria eskaintzen duten nabigatzaileek orrialde baten favicon bat erakusten dute nabigatzailearen helbide-barran (batzuetan, baita historian ere).[3][1]

Wikipediako flavicona, Firefox-en url helbideak erakusten duen leihatilatxoan, url helbidearen ezkerretara. Wikipediako favicona W beltz zorrotz bat da ingurune zurian. Lupak handiago erakusten du.

Historia aldatu

1999ko martxoan, Microsoft-ek Internet Explorer 5 merkaturatu zuen, faviconen berrikuntzarekin, lehen aldiz.[4] Hasieran, favicon.ico izeneko fitxategia zen, web gune baten erro-direktorioan kokatua. Internet Explorer-eko gogokoetan (laster-marketan) eta helbide-barrako URLaren ondoan, ezkerretara, erakusten zen, orria markatuta bazegoen.[5][6][7][4] Bigarren mailako ondorioa izan zen orria markatu zuten bisitarien kopurua Favicon-en eskaerek zenbatetsi zezaketela.[6]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu