Fatimatou Abdel Malick

politikari mauritaniarra

Fatimatou Mint Abdel Malick (arabieraz: فاطمة بنت عبد المالك‎; Tamchakett, 1958) mauritaniar politikaria da, 2001etik Tevragh-Zeinako alkatea. Mauritaniako lehen emakume alkatea da.

Fatimatou Abdel Malick

(2017)
Bizitza
JaiotzaTamchekett (en) Itzuli, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Mauritania
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaRepublican Party for Democracy and Renewal (en) Itzuli

Bizitza

aldatu

Fatimatou Abdel Malick 1958an jaio zen Tamchaketten. Informatika ikasi zuen Louvain-la-Neuven, Belgikan[1].

MINFE zerbitzu informatikoen bulegoa zuzendu zuen Nuakxoten eta geroago Habitat Banken sareko administratzaile gisa lan egin zuen[1][2]. Ondoren, Hirigintza eta Ingurumen Ministerioan lan egin zuen eta azkenean lehen ministroaren bulegorako izendatu zuten[2].

2001ean, orduko Alderdi Errepublikano Demokratiko eta Sozialak Fatimatou Abdel Malicki udal karguetarako aurkeztea eskatu zion, eta Tevragh-Zeinako alkate hautatua izan zen[1][3][4]. Mauritaniako lehen emakume alkate bilakatu zen[5]. 2006an, 2011n eta 2015ean berriro hautatua izan zen[2][6]. Eskolako hezkuntza hobetu du, batez ere neskena, eta administrazioa eraberritu du[6].

2012tik 2015eko abendura arte, Abdel Malick Afrikako Emakume Hautetsien Sareko presidente izan zen[7]. Sare horrek, Tangerren 2011ko martxoan eratua, tokiko gobernu karguetan hautetsitako emakumeak biltzen ditu[7][8][9]. Abdel Malick Mauritanian zehar ibili da kargurako emakume hautagaiei laguntzeko eta beste bost emakume alkate ikusi ditu, Maty Mint Hamady barne[1].

2023an, António Guterres Nazio Batuen idazkari nagusiak Abdel Malick izendatu zuen Tokiko eta Eskualdeko Gobernuei buruzko Aholku Taldearen buru izateko, Pilar Cancela Rodríguezekin batera[10].

Bizitza pertsonala

aldatu

Fatimatou Abdel Malick musulmana da[6]. Hiru seme-alaben ama bakarra da[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e (Frantsesez) Faujas, Alain. «Fatimetou Abdel Malik, première femme maire de Mauritanie» Jeune Afrique 2015-09-10 (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  2. a b c (Frantsesez) «Fatimetou Abdel Malik» Leaders Afrique.
  3. (Ingelesez) Borenstein, Seth; Charlton, Angela; Ritter, Karl. «Odd climate math: The difference between 2 degree and 1.5 degree goal much bigger than 0.5» US News 2015-12-04 (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  4. (Ingelesez) «Daily report of the Third UN World Conference on Disaster Risk Reduction (WCDRR) - Wednesday, 18 March 2015» Prevention Web 2015-03-18 (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  5. (Frantsesez) «Femmes élues dans le monde : focus sur 13 politiques engagées» Elle 2013-01-31 (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  6. a b c (Ingelesez) Rheinheimer, Elisa. «Role model for Africa's women» Qantara.de 2015-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  7. a b (Frantsesez) Tientcheu, Marchelo. «La camerounaise Célestine Ketcha Courtès accède au trône du Refela» Lebledparle.com 2015-12-04 (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  8. (Frantsesez) Aaron, Onana N. «Diplomatie: Célestine Ketcha Courtès prend les rênes du Réseau des Femmes Elues Locales d'Afrique (REFELA)» Africa Presse 2015-12-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-04-20) (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  9. (Ingelesez) Barma Aboutbacar, Yacouba. (2016). «Interview with Mrs Courtes Ketcha Celestine, Mayor of Bangangté and President of the Network for Locally Elected Women of Africa (REFELA): Woman Mayors at the heart» African Cities: 45-46..
  10. (Ingelesez) «Local and Regional Engagement, Action and Multi-Level Cooperation Are Vital to Rescue SDGs and Contribute to Topics under the Summit of Future» United Nations 2023-10-06 (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).

Kanpo estekak

aldatu