Falarika zurezko lantza bat zen, punta, metalezkoa zuena eta 90 zentimetroko luzerakoa zena. Sekzio karratukoa zen, piluma bezala. Punta, iztupa eta bikearekin edo beste substantzia erregarri batekin estaltzen zen. Falarika, piztu eta jaurti egiten zen. Honek, batez ere, bi xede zituen: Lehenik, etsaien aurka jaurtitzen bazen, armajantzia kendu behar izatea eragiten zuen, larru eta metalezkoa zen eta piztu egiten baitzen. Ezkutuarekin geratua bazen, orokorrean zurezkoak eta larruzkoak zirenak, metala izan arren, erasoa jasaten zuenak ezkutua ere kendu behar izatea eragiten zuen. Honela, suak zuen eragin psikologikoaz gain, erasoa jasaten zuena babesik gabe geratzen zen. Bigarrenik, setio makinen aurka piztuta botatzen ziren, hauek ere zurezkoak baitziren.

Testu batzuetan, jatorri erromatarreko arma bezala adierazten den arren, dirudienez, bere jatorria iberiarra da eta badaude erreferentziak kartagoarren aurka Saguntoko setioan erabili izanarenak.

Kanpo estekak aldatu