Piluma (pluralean pila) erromatar legionarien oinarrizko arma bat zen, gladius izeneko ezpatarekin batera.

Pilum astuna.

Ezaugarriak aldatu

Lantza edo xabalina erakoa zen, bi motatakoak baitzeuden:

  • Pilum astuna: Hau, zurezko makila bat zen, eta metalezko haga bat lotzen zitzaion errematxe baten bidez. Orotara, 120 zentimetroko luzera zuen. Horietatik, erdia, zurezko makila zen, eta beste erdia, metalezko haga. Honela, etsaien ezkutuetan sartzerakoan, piluma tolestea lortzen zen, ezkutua erabilezina geraturik. Erromatarrek, aldagarri gisa, eta efektu hau berau lortzeko, metalezko hagaren suberaketa erabili zuten. Gainera, gudu bakoitzaren ondoren, modu errazean konpontzeko balio zuten.

Egun, ez dago adostasunik espezialisten artean, aipaturiko erabilerari dagokionez. Piluma, tolesteko erabiltzea, alegia. Muturra txikia zen, eta piramide formakoa. Talkarekin, errez zulatzen zuen zurezko ezkutu bat. Metalezko haga, muturra baino meharragoa zenez, lehena, erraz irristatzen zen muturrak eginiko zulotik, sarri, ezkutuarekin babesten zenaren besora ere helduz. Honetan, soliferrum izeneko xabalina baten oso antzekoa zen, baina hau erabat metalikoa zen. Erromatarrek, arma hau, Italian zituzten etsai garrantzitsuenetako batetatik kopiatu zituztela uste da, samnitarretatik, alegia. Hauek, beharbada, zelten eraso beldurgarriei eusteko asmatu zuten. Antzinako istorioek, errematxeen erabilera, Marioren ideia izan zela diote, eta Zesar bere ilobak, suberaketa erabili zuela ere bai. Denborarekin, metalezko esfera batekin lastatua izan zen, metalezko hagaren atzealdean jarria, beharbada, talkan kontzentraturiko pisua gehitzeko, honela, zulaketa handituz.

Tamainan aldaketa handiak dauden hondakinak aurkitu dira. Honegatik, lan ezberdinetara egokitutako aldaerak zeudela susmatzen da.

  • Pilum arina. Hau, urrutiago iristen zen xabalina bat zen, baina ez zuen pilum astunak bezain besteko zulaketa ahalmenik.
 
Pila batzuk.
 
Legionario bat eskuan pilum bat duela.

Erromatarrek pilak (pluralean honela esanda: pilum-pila), etsaiarengandik hamabost metrora aurkitzen zirenean erabiltzen zituzten. Lehenik, pilum arina jaurtitzen zuten, eta, ondoren, astuna. Honen ondoren, ezpata eskuan zutela, aurrez aurreko borroka itxira joaten ziren. Erromatar legioari diziplinatuak, guztiek batean botatzen zituzten pilak, xabalina jasetan. Arinek, etsaien erasoa zeozer geldiarazten zuten, eta hildakoren bat ere eragiten zuten, eta, berehala, astunak botatzen zituzten. Hauek, ezkutu arinak zeharkatzen erortzen ziren eta ezkutu horien jabeen gorputzeraino helduz. Ezkutu horiek, erabilezinak geratzen ziren, hildako eta zauritu asko eragiteaz gain. Segundo batzuk beranduago, etsaien lerroak, geldiarazia eta noraezean, legionarioen erasoa jasaten zuten, hauek euren ezpata eskuan zutela.

Pixkana-pixkana, erromatarrek pilumak erabiltzeari utzi zioten, Erromatar Inperio gainbehera joaten hasia zen garaian, III. mendeko krisia deitu izan den garai horretan. Garai honetan, lantza xumeago batek ordezkatu zuen piluma, lancea izenekoa. Erromatar armadan geroz eta barbaro gehiago zegoen heinean, erromatarren armak barbaroek ekarritakoenengatik aldatuak izan ziren.

Kanpo estekak aldatu