«Fair Saturday, mundua arte eta kulturaren bidez aldatzeko eguna» inpaktu soziala duen mugimendu kultural globala da, azaroaren azken larubatean ospatzen dena. Proiektu sozialen aldeko ekimen artistiko eta kulturalen antolaketa ireki eta partizipatiboan oinarritzen da.[1]

Jatorria aldatu

Fair Saturday (ingelesez, "Bidezko Larunbata") 2014ko azaroaren 29an jaio zen proba pilotu batekin. Jordi Albaredak, mugimenduaren sortzaileak, Bilbo, Bizkaia eta Euskal Herriko 17 koru-erakunde deitu zituen artistek beraiek aukeratutako proiektu sozialen aldeko kontzertuak eman zitzaten. Emaitzak arte eta kulturaren inguruan mobilizazio sozial bat eragin zitekeela, ongintzazko helburuekin uztartuz gainera. Proba pilotu honetan 17 abesbatzek ordu berdinean jardun zuten. Hala ere, ordutegi berdinean aritzearen baldintza hau berta behera utzi zuten lehen edizio ofizialerako, 2015ean.[2]

Lehenengo edizioa aldatu

Mugimenduaren lehenengo edizio ofiziala 2015eko azaroaren 28an ospatu zen, ia lau mila artistek (3.924 zehazki) Espainiako 45 hiritan 203 ekitaldi kulturaletan jardun zutenean. 83.537 pertsona mobilizatu ziren eta 70.000€ baino gehiago bildu ziren 103 proiektu sozialentzat.

Parte hartu zuten hirien artean hurrengoak daude:

Hiriak
Arrasate Getafe Mungia
Artziniega Getxo Murcia
Barakaldo Gijón Oviedo
Barcelona Gorliz Oñati
Basauri Granada Pinto
Bilbo Granollers Portugalete
Cartagena Hondarribia Rincón de la Victoria
Castellón de la Plana Karrantza Sagunto
Córdoba Langreo Tenerife
Derio León Socuéllamos
Donostia Lleida Sodupe
Etxebarri Loiu Tarragona
Galdakao Madrid Urduliz
Gasteiz Mahón Valencia
Girona Moratalaz Zaragoza

Euskal Herrian, mugimenduaren sorleku, lehenengo edizioaren traol ofiziala Trending Topic izan zen Twitterren egun osoan zehar, Black Friday bezalako marka handiei aurre eginez.[3]

Kanpo estekak aldatu

Fair Saturdayren webgune ofiziala

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «movimiento Fair Saturday» Fair Saturday (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
  2. (Gaztelaniaz) «29 de noviembre: Fair Saturday – Sábado Justo» Klassikbidea 2014-11-23 (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
  3. «Resultados 2015 |» web.archive.org 2016-07-01 (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).