FIFA Uncovered estatubatuar telesail dokumentala da, Daniel Gordonek Netflixerako sortua.

FIFA Uncovered
Jatorria
Argitaratze-data2022
IzenburuaFIFA Uncovered
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
IMDB: tt22872838 Netlix: 80221113Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Milaka migratzaileren lan heriotzek eta giza eskubideen urraketek hautsak harrotu dituzte oraingoan, baina duela lau hamarkada gauzak ez ziren horren ezberdinak. 1978ko Argentinan, milaka futbolzalek berdeguneari begiratzen zioten bitartean, torturak eta heriotzaren hegaldiak ohiko metodoak ziren diktadura militarrean.[1]

Paralelismo hori hartu du abiapuntu gisa lau ataleko FIFA Uncovered telesail dokumentalak, munduko futbol erakunde boteretsuenak urte luzez eraikitako inperioa aletzeko. 1970eko hamarkadan, futbola negozio erraldoi bilakatzen hasi zen lehen marketin operazioen bitartez, eta berehala heldu zen telebista eskubideen lehia. Partidak zein katetan eman, non jokatu, etekinak nora bideratu... Erabakiz erabaki, FIFAren jarduna geroz eta ilunagoa bilakatu zen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Hauts gehiegi alfonbrapean» Berria 2022-12-10 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.