FC Flora Tallinn Estoniako futbol taldea da, Tallinn hiriburukoa. 10 aldiz irabazi du Estoniako futbol liga eta 6 aldiz Kopa. FC Levadiarekin batera herrialdeko talderik onena da.

FC Flora Tallinn
Sorrera1990
Futbol zelaiaA. Le Coq Arena
edukiera: 10.000 lagun
inaugurazioa: 2001
PresidenteaEstonia Pelle Pohlak
EntrenatzaileaEstonia Jürgen Henn
LigaEstoniako Liga
20231.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Florako jokalaria.
A. Le Coq Arena estadioa.

Historia aldatu

Desagerturiko Tallinna Lõvid taldeko jokalariekin sortu zen FC Flora 1990ko martxoaren 10ean. Lehenengo liga 1994ean irabazi zuen, baina garaipen polemikoa izan zen, izan ere Tevalte Tallinn izan zen txapelduna baina partidak erosteagatik deskalifikatu egin zuten eta bigarren zeuden Norma eta Flora puntutan berdinduta zeuden. Txapelduna erabakitzeko elkarren arteko partida jokatu zen, baina Normak protesta egin zuen deskalifikazioa ez zitzaiola bidezkoa iruditzen argudiatuz eta gazte mailako taldea aurkeztu zuen. Florak 5-2 irabazi zuen partida. 2003 artean 7 liga eta 2 kopa irabazi zituen. 2008an kopa berria irabazi zuen eta berriz ere puntako taldea bihurtu zen.

Irabazi duen nazio arteko txapelketa bakarra Livoniako Kopa izan da, 2011 urtean hain zuzen ere. Letonia eta Estoniako ligako txapeldunek elkarren artean jokatzen duten futbol txapelketa da. Hiru aldiz jokatu du eta lehenengo biak penalti jaurtuiketatan galdu zituen Skonto Rigaren aurka. Bereziki aipagarria izan zen lehen ekitaldia, 2003koa, izan ere 2-2 egin ondoren Skontok 12-11 penaltiko emaitzaz irabazi baitzion.

2020an Estoniako Liga, Kopa eta Superkopa irabazi zituen.

Palmaresa aldatu

Estonian: 30 aldatu

  • Liga (15): 1993–94, 1994–95, 1997–98, 1998, 2001, 2002, 2003, 2010, 2011, 2015, 2017, 2019, 2020, 2022, 2023.
  • Kopa (8): 1995, 1998, 2008, 2009, 2011, 2013, 2016, 2020.
  • Estoniako Superkopa (10): 1998, 2002, 2003, 2004, 2009, 2011, 2012, 2014, 2015, 2020.

Nazio artean: 1 aldatu

Kanpo estekak aldatu