Eztabaida:Xabier Kalparsoro
Ba daude argazki batzuk ipini daitezkeela Xabier Kalparsororen artikulua osatzeko, nik ez dakit kanpoko argazkiak ekar daitezkeen wikipediara ezta ere nola egiten den. Hemen utziko ditut lotura batzuk norbaitek nigatik egingo duen itxaropenaz, horrela aldi berean ikusiko dut nola egin duen gauza berri bat ikasteko.
- https://encrypted-tbn1.google.com/images?q=tbn:ANd9GcSiht8BnHljENTd-FX0_j7cT7oQ89eZrD4FfWFS4MuSI90x17lnbQ
- https://encrypted-tbn0.google.com/images?q=tbn:ANd9GcSTqZR9K9w4N_wLC0fTg9Wn9VrLHn60S7CWCvtZpGBIvfP8_XxO
- https://encrypted-tbn1.google.com/images?q=tbn:ANd9GcQX4Rkooi4uMG3wTl0K-ongp4BL0jPAtXku9WRm4gJR9hdQXQ0CMg
- https://encrypted-tbn3.google.com/images?q=tbn:ANd9GcQiT1AFBBkF9JYhJCwd_NJ7t5sc0Lwc_Jt1p-b08LWxVT9Yci7smw
Mila esker --Kilimon (eztabaida) 12:20, 16 iraila 2012 (UTC)
- Euskarazko Wikipediako irudiak Wikimedia Commons proiektura igo behar dira. Commons-en irudi libreak soilik onartzen dituzte. Libreak al dira horiek? Bestela, ezin dira igo.--Unai (esan) 15:29, 16 iraila 2012 (UTC)
- Kaixo Unai, eskerrik asko erantzuteagatik. Nola jakin noiz da libre argazki bat? Nik ipini ditudanak googlen bilatutakoak dira, hemen dut lotura bat eta bertan agertzen dira Xabier Kalparsororekin zerikusia duten argazki batzuk, ea nork argitu dezaken argazki hauek libreak diren ala ez.
- http://www.flickr.com/photos/52390125@N07/with/5031161200/#photo_5031161200
- Mila esker. --Kilimon (eztabaida) 15:50, 16 iraila 2012 (UTC)
- Oso erraza da jakitea Flickr-eko argazki bat Commons-en erabilgarria den. Argazkiaren azpia pertsonaren ikonoa soilik edo pertsona ikonoa+gezi borobilaren ikonoa azaldu behar dira. Kasu honetan, beraz, erabilgarriak dira, baina Flickr-eko erabiltzaileak bere argazkiak igo zituen zalantzak ditut; seguru asko, beste batenak dira eta berak egiletza-eskubideak kontuan hartu gabe igoko zituen. Nik neuk igoko dut Kalparsororen argazki bat eta ea pasatzen den. - --Joxemai; (erantzunak) 15:55, 16 iraila 2012 (UTC)
- Flickr-en agertzen diren sinbolo horien esanahia hemen duzu, Kilimon (begiratu irudia). Joxemaik esan bezala, Flickr kontu horren erabiltzaileak Wikipediarekin bateragarria den lizentzia bat erabiltzen du, eta, teorian, erabili daitezke bere argazki guztiak, berak egin baditu. Nola ez dudan uste Kalparsororen argazki hori berak egina dela, nire ustez, ezin da (ganoraz) Wikipediara igo.--Unai (esan) 16:37, 16 iraila 2012 (UTC)