Orri hau Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektuaren lan eremuan dago. Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Ez nago ados erabiltzaile anonimoak blokeatzeko duzuen ohiturarekin. Errazegi joaten zaizue eskua. Bandalismoa? Spam? Agian gustu txarra bai baina aurreko bat ere ez. 88.15.209.111-ren ekarpenak ez zaizkit blokeatzeko modukoak iruditzen. Egindako aldaketa bat:

«

Arrautzarik Tximeletara

Lorez lore dabiltzan intsektu migratzaile eta ez migratzaile bere hego lirainekin,ez dira jaio guk ikusten ditugun moduan . Tximeleta izatera iristeko hainbat pauso ematen dituzte. Lehendabizi arrautza izaten da.. Denboralditxo baten ondoren jaio eta beldarra jateko prest dago. Batzuk denbora asko izaten dira beldarrak eta beste batzuk gutxiago. Ondoren kuskua egiten dute eta bertan krisalida bihurtzen da denboralditxo batean. Kusku honetatik aterako da azkenik tximeleta. ARRAUTZAK Arrautzak batzuetan taldeka jartzen dituzte eta besteetan bakarka.. Arrautzak ez dituzte edozein tokietan jartzen. Hostoak aukeratzen dituzte horretarako. Gero jango dituzten hostoetan jartzen dituzte. Landareak ez dute nahi izaten arrautzak bertan jartzea. “La vid de la pasión” landareak adibidez mantxa horiak jartzen ditu bere hostoetan, horrela tximeleta etortzen denean arrautza jartzera, beteta dagoela pentsatzen du eta ez du arrautzarik jartzen. Beste landare batera joan beharra dauka.

»

Ezta horrela? Gezurren bat esan du? Formatua kaxkarra, hori bai (eta horretarako dago "wikitu"). Aldaketak atzera botatzea neurri batean zentsuzkoa iruditzen zait baina ez nago blokeoarekin ados. Eta hau adibide bat baino ez da. --Inorbez(erantzunak hemen) 17:18, 27 Urtarrila 2010 (UTC)

Kasu honetan ados nago zurekin. Ikusten baduzu administratzaile berdina dela beti, nik berari (edo niri, hala bada) esango nioke. --Unai (esan) 18:14, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
Ez dut formatuagatik ezabatu, copyright urraketa delako baizik. Webgune batetik "literalki" kopiatutako edukia da, horregatik bota dut atzera IPak idatzitakoa eta blokeatu dut. Orrialdea 24 ordutarako erdi-babestu dut, ez dut uste horrenbesterainoko denik.--An13sa 18:21, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
Idatzitakoa atzera botatzea zentsuzkoa iruditzen zait. Hori esan dut eta kopiatua izateak arrazoia ematen dizu horretan. Blokeoarena ez dut ulertzen. Parte batean grazia egin dit tximeleta artikulua babesteak. "Mesedez, ez kopiatu Copyright eskubideak urratu ditzakeen edukirik Wikipedian." bezalako zerbait nahikoa izango litzateke hasteko. Eta ulertu gabe jarraitzen badu ba ez dago zereginik. Nik ere badakit ez dela horrenbesterainokoa, baina interneten ezin daiteke adierazi dena testu eta emotikonoekin bakarrik :-) --Inorbez(erantzunak hemen) 18:47, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
Arrazoia eman behar diot kasu honetan Inorbezi. Askotan "de facto" egiten dira blokeoak eta ondo begiratu behar da zer den egin dena. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 18:52, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
Errare humanum est. Gaiarekin lotuta uste dut beste wikietan bezala blokeoei eta bandalismoari buruzko arautegitxo bat egin beharko genukeela. Ingelesezko wikiko txantiloi hau ikusten baduzu, bertan badute arautegi nahiko zabala. Nik zirriborro moduko bat egingo dut eta ondoren proposamena Txokoan luzatuko dut. Ondo izan.--An13sa 19:37, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
"Tximeleta" orrira bueltatu.