Eztabaida:Natura

Latest comment: duela 2 urte by Theklan in topic Natura vs izadi
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Natura vs izadi aldatu

Kaixo. @Kamiruaga deitzen dut, berak egin baitu aldaketa. Natura hitza gomendatu eta normalizatu gisa ematen du Euskaltermek, Izadiren gainetik (Termino onartua (baina ez lehenetsia, beste bat gomendatzen delako)): https://www.euskadi.eus/app/euskal-terminologia-banku-publikoa/naturaleza/ingurumena/fitxatermino/1650848

Hala zerrendatzen ditu ere Elhuyarrek, hurrenkera horretan: https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/naturaleza

Euskaltzaindiak ere, izadi bilatzerakoan, dio ik. natura, definizioaren ostean.

Googlen "natura da du eta" bilatuta 7.750.000 aurkitzen ditu. "idazi da du eta" 79.000, eta bigarren emaitza Izadi deitzen den ume bati buruzkoa da, ez kontzeptuari buruzkoa.

Garatermen "natura" hitzak 1.627 sarrera ditu eta "izadi" hitzak 76. Izadi hitzaren erabileren erdia baino gehiago 2010 baino lehenagokoak dira.

Ondo deritzot sinonimoak bilatzeari eta birzuzenketei, baina, mesedez, gehiegizko garbizalekeriarik ere ez dugu behar. Theklan (eztabaida) 22:53, 23 urtarrila 2022 (CET)Reply

Aldaketa Euskaltzaindiaren Hiztegiak hobesten duenari jarraituz egin nuen; arean ere, hiztegi horretan "natura" bilatuz gero, lehenengo adieran "izadia" ematen du, eta, "izadi" bilatuz gero, definizioa ematen du. Halandaze, ez da hau gehiegizko garbizaletasun kasu bat, ezpada euskara arautzen duen erakunde ofizialaren hobespenei jarraitzea. Nire iritziz, batez ere, Euskaltzaindiaren Hiztegiak euskal hitz garbiak hobesten dituenean, haiek erabili beharko lirateke artikuluen izenburuetarako. —Aurreko iruzkin sinatugabea Kamiruaga (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.
Barka, baina ez. Euskaltzaindiaren hiztegia ez da hiztegi tekniko bat. Terminologia ez da hiztegiaren arabera sortzen. Euskarazko Wikipedian Euskaltzaindiaren arauak jarraitzen ditugu, baina terminologia erabileraren bidez zehazten da. Eta bai, "izadi" begiratuz gero definizioa ematen du, eta, ondoren, "ik. natura". Natura da hitzik erabiliena, leku guztietan. Testu liburuetan "Natur zientziak" jartzen du, ez "izadi zientziak". Natura 100 aldiz gehiago erabiltzen da Googlen begiratuta eta 22 aldiz gehiago Garatermen begiratuta. Hiztegi guztietan "naturaleza" kontzeptua begiratzen baduzu, euskaraz "natura" hobesten du hurrenkeran. Euskaltzaindiak ez du terminologia arautzen, soilik hitzen esanahia eta hizkuntzaren moldeak arautzen ditu.
Bestetik, Euskaltzaindiaren Hiztegian "naturazale" agertzen da, baina ez "izadizale". Eta hori zerbaitegatik izango da, ezta? -Theklan (eztabaida) 11:54, 24 urtarrila 2022 (CET)Reply
"Natura" orrira bueltatu.