Eztabaida:MyHeritage

Eztabaida gehitu
Active discussions

ezabatzeko proposatuAldatu

Itzultzaile automatiko baten bidez egin da artikulua eta autopromozio kutsua du. -Xabier Cañas (eztabaida) 06:12, 3 abuztua 2015 (UTC)

Ez nago ados ezabatzearekin.Aldatu

3 arrazoi hauengatik ez nuke ezabatuko: 1)Nire ustez ez du autopromozio kutsua. Ez da izango juduek asmatutako eta etxe nagusia Israelen dagoelako hala? 2)Printzipioz, euskarazko wikipedian egiten diren lanak ezabatzearen aurka nago. Izan ere, hurbileko erdal wikipediekin alderatuta, ahul samarra da eta nire ustetan ganora pixka bat duten lan guztiak onho etorriak dira. 3)Honekin ados bazaudete ni neu hobetuko dut artikua laster. Oraina (eztabaida) 10:11, 3 abuztua 2015 (UTC)

Aupa, Oraina! Ados ez ezabatzearekin, esan bezala, zalantza nuen horrekin, baina argi ikusten baduzu, niregatik aurrera. Gainera zu zeuk hobetzen baduzu, ba primeran! Autopromozioa nioen bazirudielako produktuaren propaganda hutsa egiten zuela. Judutarren inguruan ez dut inongo (aurre)iritzirik, kontua ez doa hortik. Gainerakoa, kalitatea eta kantitatearen arteko eztabaida horretan, niri iritzia da entziklopedia bera eraginkorra eta gutxieneko atxikimendua lortzeko, artikuluak gutxienez ulergarriak izan behar dutela, bestela, kontrako efektua lortzen dela. Horretan gehiago ez du zertan hobeto izan behar. Itzultzaile automatiko batean sartu eta "hor konpon" egitea ez zait zabaltzekoa den jokamoldea bat iruditzen. Bestalde, egia da behin egina dagoela, ezabatu beharrean hobetzen lagundu daitekeela, eta hala, artikulua mantentzen eta gehitzen da. Esandakoa, artikulua hobetzen baduzu, bejondeizula! Aio. -Xabier Cañas (eztabaida) 11:21, 3 abuztua 2015 (UTC)
"MyHeritage" orrira bueltatu.