Termino honi buruz hemen ematen den adiera, nire ustez, nahiko zalantzazkoa da. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, ""Mutilloi (V-m), piezas de madera en que se atan las cuerdas que sostienen las velas de las lanchas, vulg. cornamusa" A. Cf. Echaide Orio 127 motillón" da. Eta, gainera, gaztelaniaz "mutilón de amarre" edo "motilón de amarre" erabiltzen da adiera horretarako. Horren erreferentzia batzuk topa daitezke sarean, gaztelaniaz, adiera honekin: "Poste de amarre situado en cubierta por delante del mastil de proa en las embarcaciones pesqueras del Cantábrico."

Gaztelaniaz, "cornamusa" hitza ere erabiltzen da adiera horretan: "Pieza de metal o madera que, encorvada en sus extremos y fija por su punto medio, sirve para amarrar los cabos."

Beste erreferentzia honetan (http://centrodeestudiosmontaneses.com/wp-content/uploads/2016/11/maritimos1-ICC_1977.pdf), Suances herriko marinelen hizkeran hauxe agertzen da: "Mutilón. Véase Codaste"; eta CODASTE hitzean, "madero grueso, puesto verticalmente sobre el extremo de la quilla junto a la popa y que sirve como armazón de esta parte del barco".

Bestalde, honako honetan (https://groups.yahoo.com/neo/groups/itzul/conversations/topics/14450), hauxe irakur daiteke: "Bada horri 'mutillón' esaten diote. Kontu hori Getarian, Lekeition eta Asturiasen itsasoan ibilitako batek kontatu zidan, Baina ez dakit hain justu non erabiltzen den. Aurreko mastaren eta branka muturraren artean egoten da mutiloia. Lehen haritzezkoa zen eta orain burdinazkoa. Bermeon, ‘mutiloi’ barik, 'motoloi’' esaten zaio. ‘Bita’ ere esaten zaio (erdaraz ere hala esaten da).

Aldiz, inolako erreferentziarik ez dago euskaraz "mutiloi" hitza erabiltzen denik kai edo moiletako "bolardo" (Noray de hierro colado o acero, con la extremidad superior encorvada, que se coloca junto a la arista exterior de un muelle, para que las amarras no estorben el paso) delakoa esateko.

Hau hala bada, bai Elhuyar eta Bai Euskaltermen sarrerak ez daude ondo oinarrituta, haiek izanik azken garaian "mutiloi" hitza "bolardo" esateko erabiltzearen kausa.--Koldo Biguri (eztabaida) 10:29, 28 abuztua 2017 (UTC)

Bestetik, erabilerak ere sortzen ditu adierak. Mutiloi hitza "errepideko bolardo" (horrela erabiliko dut) gisa agertzen da hainbat argitalpen ofizialetan, udal askotako "errepidetako bolardoen" esleipen obratako pleguetan. "Mutiloi" bilatzen baduzu Googlen hainbat ikusiko dituzu. Eztabaida bat dago erreferentziatua artikuluan, non esaten den "zutointxo" erabiltzea baino politagoa dela itzulpenerako "mutiloi" erabiltzea, eta itzultzaile foro batekoa da ere. Hizkuntzaren purutasuna begiratu baino, erabilera ere begiratu behar dela esango nuke. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:34, 28 abuztua 2017 (UTC)
Bai, baina kontuz: nik emandako datuen arabera, erabilera "berri" hori ustez okerra den interpretazio terminologiko batean oinarrituta dago. Elhuyar eta Euskaltermeko jendeari ere pasatu dizkiot nire erreferentziak, haiek azter dezaten. Baina arriskutsua iruditzen zait orain erabileran bakarrik oinarritzea terminoen onargarritasuna; horrela jarraituta, edozein hitzi edozein adiera eman ahalko diogu, Humpty Dumptyk egiten zuen bezala: “las palabras significan lo que yo quiero que signifiquen, que para eso soy el que mando”.--Koldo Biguri (eztabaida) 10:52, 28 abuztua 2017 (UTC)
'Mutiloi' hori, bizitza modernoan gutxi erabiltzen zen hitza izatetik eguneroko hitza izateko bidean doala ematen du, adiera berriarekin. Gaztelaniazko 'bolardo' eta 'noray' horiek euskaraz nola eman jakin nahi eta Elhuyar eta Euskaltermen bilatuz gero, 'mutiloi' hori ikusita... 'mutiloi' eguneroko hitza bihurtuko da, adiera berriarekin.

Ez dakit garaiz ote gauden kontua konpontzeko. Elhuyarrekoek eta Euskaltermekoek oraingo adiera kendu eta beste aukeraren bat eskaini beharko lukete euskaraz, gaztelaniazko 'noray' eta 'bolardo' horiek emateko. Wikipediak ere bai.

Beste aukera baten bila ibili naiz eta EHUskaratuak datu-basean 'el mantenimiento de las marcas o bolardos' > 'marken edo oztopo-harrien mantentze-lana' eman zen behin (2012). (Hiru urte geroago noray o bolardo > mutiloi). Zehazkin bolardo > amarratzeko eskora. Egungo Euskararen Hiztegia (EEH): mutiloi iz "Jesar zaitez [...] zurezko eskorga zahar horietarik batean, edo, marinelago nahi baldin baduzu, guk bita esaten diogun behialako Bilboko Euskalduna ontziolan fundituriko burdina puska gotorrean, mutiloian, eta beha, eta entzun". (Koldo Izagirre).

Kontua konpontzeko ez da nahikoa izango 'mutiloi' hitzaren adiera berri (oker) hori salatzea; 'noray', 'bolardo' euskaraz nola eman erakutsi beharko. Wikipediak, Koldo Biguriren eskutik, lehen urratsa eman dezake. GorkaAzk (eztabaida) 12:52, 29 abuztua 2017 (UTC)
Elhuyarrekoei kontsulta eginda, hauxe erantzun didate: "Zuk emandako datuez eta Anttonek erantsitakoez gain, beste datu batzuk biltzen saiatu gara eta gure hiztegiko gaztelaniazko hitz hauen ordainak honela osatu genitzakeela iruditzen zait, zalantzak zalantza:cornamusa: bita [zalantzazkoak: pataska OEH; korremusa, marraen, belarriak, mutiloi: Bizkaiko Arrantzaleen Hiztegia].
noray, bolardo, bita: bita; mutiloi (¿?) Eskura ditugun hiztegietako informazioa: Morris Student Plus: mutiloi iz. (Naut.) sail support (tied to ropes). Zehazki Hiztegia, 5000 Hiztegia: bolardo. (Mar.) amarratzeko eskora. Zehazki Hiztegia, 5000 Hiztegia: bita. (Mar.) brankako zutoin, zirga-haga. Labayru Hiztegian “bolardo” ez da sarrera. mutiloi 1iz. Itsas. bita. Ref. a la pieza de madera donde se atan las cuerdas de la vela. Hiztegi horietan ez dugu kaleetako adiera inon aurkitu.
Kaleetako bolardo hitzaren inguruan hauxe da bildu duguna: Elhuyar Web-corpusen Atariko corpus paraleloan, bolardo gaztelaniaz begiratuta, oztopo-zutoin itzuli da hiru agerralditan. bolardo euskaraz begiratuta, 5 agerraldi (Consumer aldizkaria) itzultzen ditu. Egungo Testuen Corpusean bolardo begiratuta, 5 agerraldi; horietako lau kaleetakoak (ikus eranskina). Lexikoaren Behatokia corpusean, bolardoren hiru agerraldi bi dokumentutan, iturria: Consumer. Hiru agerraldi horietan pibote edota bolardo, pibote edo bolardo, pibote eta bolardo ageri da.
Gure aldetik jarraituko dugu datuak begiratzen. Anttonek esan bezala guk ez dugu arazorik ikusten kaleetakoa egiteko bolardo mailegatzeko. Orain arte erabili diren zutoin, zutointxo, oztopo-zutoin, trabagarri eta abar baino egokiagoa dela uste dugu".
Nik, oraingoz, "bolardo" ipiniko nioke. --158.227.236.250 08:57, 18 iraila 2017 (UTC)
Egokia iruditzen zaizue orduen "bolardo" ipintzea?--Koldo Biguri (eztabaida) 18:04, 18 iraila 2017 (UTC)
Orduan bi artikulu ezberdin egin beharko genituzke, edo hiru, "noray", "cornamusa" eta "bolardo" kontzeptuak azaltzeko? -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:07, 18 iraila 2017 (UTC)
Kontzeptu desberdinak badira eta haien izendapenak ustez ez badira zehatzak edo seguruak, bai. Antzekoak direlako "lerradura semantikoa" egin daitekeela pentsatzen badugu, orduan burua, sabela eta sei hanka dituzten zomorro guztiei izen bakarra ipini beharko diegu. Gainera, kontuan izan "bolardo de hormigón" izendapenarekin nolako irudiak ateratzen diren bilatzailean. Euskaltzaindiaren arauei men egiten badiegu gauza batzuetarako, besteetarako ere bai, ez? Eta "mutiloi" argi dago zer den Orotarikoan.--Koldo Biguri (eztabaida) 13:55, 3 urria 2017 (UTC)
"Mutiloi" orrira bueltatu.