Eztabaida:Lumentza
Latest comment: duela 1 hilabete by Txikillana in topic Lumentza vs Lumentxa
Lumentza vs Lumentxa
aldatuKaixo! Mendiaren izena Lumentza dela ematen du, baina bertan dagoen kobazuloari eta aztarnategiko gauzei buruz hitz egiteko Lumentxa erabiltzen da. Ez dakit koherente jo behar ote dugun, baina gurean guztiei tz jarri diegu. @Txikillana, akaso zuk argiago duzu hau. Theklan (eztabaida) 14:15, 5 azaroa 2024 (CET)
- Hautu zuzena egin duzue. Joxemiel Barandiaran jauna asko estimatzen dugu, oso jakituna zen, toponimia arloan ere bai, baina bere meritua kendu barik, akatsak ere egiten zituen eta hauxe da bat. Lekeition Lumentza baino ez da erabiltzen mendia izendatzeko, eta Barandiaranek industutako kobazuloari Garratxa esaten zaio. Lekeitiar adituen artean unanimitatea dago Lumentza izenak lumerei erreferentzia egiten diola (hau da, bale-koipea ekoizteko labeei, mendi barreneko hondartzan egoten zirela) eta ez "hatxa" = "haitza" izenari, Garratxa izenak bezala. Agian horrek nahastu zuen don Joxemiel.
- Halere, arkeologoen artean Barandiaranek esandakoa itsuki jarraitzeko joera dago, akatsak barne, eta beraz ez dute inolako ahaleginik egiten toponimia egokia erabiltzeko: horretara, literatura zientifikoan hor jarraitzen dute Lumentxa eta Lumentxa, Aitzbitarte eta Aitzbitarte, eta Armiña eta Armiña. Munduaren kontra. ;-) Txikillana (eztabaida) 14:55, 5 azaroa 2024 (CET)