Eztabaida:Lehendakari
Definizioa
aldatuLehendakari ez da Eusko Jaurlaritzakoa bakarrik, edozein Presidente baizik. Nafarroako Erkidegokoa, erakunde batekoa eta abarrekoa ere izan daiteke, gehienetan EAEkoa erabiltzen den arren. Hortaz, artikulua generiko bihurtuko nuke eta beste bat sortu (edo atal bat egin) Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria argituz. --josugoni (erantzun hemen) 21:44, 7 Maiatza 2009 (UTC)
- Nik lehendakari Euskal Herria osatzen duten hiru entitate administratiboetakoak izendatzeko bakarrik erabiliko nuke. Hots, gaur egun, Iñigo Urkullu Euskadiko Autonomia Erkidegokoa, Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitatekoa eta Jean-Rene Etxegarai Ipar Euskal Herriko Hirigune Elkargokoa. —Aurreko iruzkin sinatugabea 158.227.13.61 (eztabaida • ekarp.) lankideak idatzi du (data: 15:37, 16 maiatza 2017).
- Zure ustea edo iritzia edozein delarik ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, oso-oso garbi definitu du izen honen esanahia, Euskaltzaindiaren Hiztegian (eta gainerako euskal hiztegi nagusietan ere esanahi berarekin dago jasota):
« | lehendakari 1 iz. Gobernuburua; bereziki, Eusko Jaurlaritzako burua. Ik. presidente. J. A. Ardantza lehendakaria. Espainiako gobernuko lehendakaria. || iz. Errepublika bateko Estatuburua. Frantziako lehendakaria.
2 iz. Erakunde baten, biltzar edo elkarte baten burua. Udalbatzarraren lehendakaria alkatea da. Euskaltzaindiko lehendakaria (Ik. euskaltzainburu). Arabako Aldundiko lehendakaria. Medikuen elkargoko lehendakaria. Bilboko "Euzko Gaztedija"ko lehendakaria. |
» |
- Beraz, dagoen bezala guztiz egokia da artikulua. --Xabier Armendaritz 2017-05-16, 13:53 (UTC)