Eztabaida:Jose Manuel Lujanbio
Artikuluaren izena "Txirrita" da eta "Jose Manuel Lujanbio Retegi" berbideraketa. Ez litzateke alderantziz izan beharko? -- TXiKi 20:20, 19 Apirila 2006 (UTC)
Berbideraketa
aldatuBai, arrazoi osoa duzu, ez naiz konturatu gaizki egin dudala berbideraketa. Mila esker. ;)
Itzulpena
aldatuKaixo. Txirritaren bizitza hemendik hartu dut eta inglesera itzuli dut eta argitaratu. Bistadizo bat ematen badiozue eta esaten badidazue zer iruditzen zaizuen, oso zoriontsua egingo nauzue. Ondo izan!!
Heriotza data
aldatuKaixo. Iturri desberdinen arabera, Txirritaren heriotza data ekainaren 3a ala uztailaren 3a izan daiteke.
Erreferentzietan aipatzen den Zavalaren biografia landuan (251 orrialdea; pdf-ko 238 orrialdea) 1936 urteko Garagarrilaren 3'an, asteazkenez, arratsaldeko lauretan aipatzen da. Bizkaieraz garagarrila uztaila bada ere, beste euskalki batzuetan ekaina da. Honetaz gain, 1936ko uztailaren 3a ostirala izan zen; 1936ko ekainaren 3a, aldiz, asteazkena.
Ekainaren 3a aipatzen duten erreferentziak:
- Auñamendi Eusko Entziklopedia
- literaturaren zubitegia
- Euskonews (honek iturritzat Lur Hiztegi Entziklopedikoa aipatzen du).
- Deiako albistea
- Habe-Ikasbil
- Urumeako kronika
Uztailaren 3a aipatzen duten erreferentziak:
Nire iritziz, Zavalak asteazkena aipatzen duenez, garagarrila terminoa ekaina adierazteko erabili zuen, ondoren iturri hau erabili duenak bizkaierazko esanahia (uztaila) hartu duelarik. Hortaz, artikuluan heriotza data ekainaren 3a ezarri beharko litzakeela uste dut. -Lainobeltz (eztabaida) 11:25, 30 maiatza 2016 (UTC)